Kontsultak
Auzoak
aginaga elizalde kalezar txikierdi [ urdaiaga ] zubieta
Irisasi eta Andatza mendipean sortu zen Urdaiaga.
Urdaiaga San Esteban elizaren feudoa zen, eta Orre a g a ko monastegiarekin
erlazionatua
zegoen, Leandro Silvan ikerlariak zioenez, baina ezin daiteke hori ziurtatu,
izan ere Orreagak
lur hauetan zuen eragina askoz ere lehenago koa baita. 1413an aipatzen da “Sant
Esteban de
Hohoa” lehenengo aldiz. Luis Murugarren historialariak dio, XVI. mendearen
erdi aldean, San
Estebanen bazegoela komentu bat moja frantziskotarrekin, baita 1598an berena
zuten Errotaberri
etxea saldu zutela ere.
Baina gaur Urdaiaga den eremu honen historia askoz ere lehenago hasi zen.Antso
Jakituna
Nafarroako erregeak Donostiari “Hiri Gutuna” edo “Carta Puebla”
delakoa eman zionean, hiri
berriaren barrutiak “Oria ibaian zuen muga”. Beraz, gaur Zubieta
eta Urdaiaga diren lurrak ez
ziren gelditzen hiri berriaren eskumenean.Antso erregeak argitzen du erregearen
jabegopean
zeuden lurrei ematen ziela bere forua. Beharbada, garai haietan dago e n e ko
Urdaiaga (eta
Zubieta) Orreagako monastegiarenak ote ziren?
Bestalde, XIV. mendean, hiribildua fundatu zenean, Belmonte,Aginaga eta Zubietarekin
batera
“Juan Ochoa de Urd ayagaren lurra” aipatzen da. Juan Ochoa horren
jaurgo bat ote zen
Urdaiaga?
Garai hartatik aurrera, Urdaiaga Usurbilgo alde nagusietako bat da, bertan
izan baitute oinarria
hainbat familia garrantzitsuk; U rdaiaga leinuaz gain, hemen ditugu hiru Berreiartzak,
Gilisasti,
Zabalea, Illunbe, O a... oinetxeak. Honela, San Esteban ermitari, Oako San Esteban
ere
deitzen zaio, Oa baserria bere ondoan baitago.
XVIII. mendearen erdialdean, Urdaiagan baziren dagoeneko 40-45ren bat baserri
Oria ibaiaren
ezkerraldean barreiatuak.
Hiru errota eta aingurak egiteko sutegiak ere bazeuden. Hala ere, San Esteban
auzo txiki bat
besterik ez zen.
San Esteban ermita, auzoko erdigunean kokatua, San Salbatore elizari erantsia
egon da beti,
nahiz eta batzuetan parrokia deitzen zitzaion.
Denborarekin, San Esteban ermita dagoen gain honen bi aldeetara beste bi auzune
sortu
z i re n : Txokoalde eta Santuenea. Baserr i t a rren kofradia ere bazegoen
bertan, “San Esteban”
deitzen zena.
Txokoalde auzunea Urdaiagako dorre zaharr a ren inguruan sortu zen. Hainbat
baserri eta
etxe egin ziren haren inguruan, hala nola, Irigoindegi, Karatxea, Errementaldegi,
Portu...Txokoaldeko
baserr i t a rrek ere bazuten beren kofradia, eta Simonenezarrean biltzen ziren;
gero a go
Simoneneberri edo Zumetanera pasa ziren.
Z o rrotzeko zubia egin baino lehenago, Aialdenea eta Sañarrienea baserrien
artean zego e n
ibi zaharretik zehar joaten zen lotura Usurbildik San Esteban ermitara. Aspaldi,
aipatutako ibi
horretan, bandoen borroketan hil zuten Oñaztarren Martin López
de Murua buruzagia. Geroa
go, Zorro t z e ko zubia egin zen, baina lehenagotik han izango ziren Ermotegiak,
Aialdenea,
Sañarrienea eta gaur desagertutako Santuenea baserriak.
1955etik aurrera, eta ondorengo hamarkadan, handitu egin zen etxe berri asko
egin baitzituzten,
gaur ezagutzen dugun moduan egituratuz.
Mendipean eta ibai ertzean lasai daude Urdaiaga eta urdatarrak.“Larrosa
bat du Usurbilek
politena eta zu zera Urdaiaga” diote Antton Aranburuk jarritako bertsoek.