Hasierara

Kontsultak

Auzoak

[ aginaga ]    elizalde    kalezar    txikierdi    urdaiaga    zubieta   

Aginaga auzoa Usurbilgo udal barrutiko iparmendebalean kokatua dago: ekialdetik Intxuspe
errekak Elizalde hirigunetik bereizten du; mendebalean Sariakola errekak banatzen du
Oriotik; iparraldetik, Donostiako udal dermioarekin egiten du muga Aitzasaten; eta hegoaldean,
berriz, Oria ibaia dago.

Aginaga bi partek osatzen dute: Goialdea eta Behealdea. Goialdean, denak baserri isolatuak
dira; Behealdean, ostera, sei auzune daude, hauexek dira: Intxaurreta, Mapil, Ezpaldi, Urruzmendi
eta Galardi. San Frantzisko elizak eta frontoiak erdigunea osatzen dute.
Gaur,Aginagan baratzegintza lantzen da err i b e re t a n . Hala ere, badira behi asko dituzten
ukuiluak,Arburu eta Iarbegoikoa esate baterako, lehen askoz ere gehiago baziren ere.Auzoko
baserritarren bi ermandade ere izan zuen. Hasiera batean Eizan zuten bilera lekua; geroago,
Ezpaldiberrin edo Pikabeanean.

Aginaga izena, dagoeneko XIV. mendearen bukaera aldean, Usurbili lotua agertzen da. Badirudi
lotura hori bion artean egindako adostasun batean oinarritzen dela, hala ere, ez dago hori
noiz egin zen jakiteko data zehatzik. Bestalde, geroago idatzi ziren dokumentuek diote, lehendik
zetozen ohiturengatik edo konkordia batengatik zegoela harreman hori, izan ere, Aginagak
Usurbilgo gastuen heren bat bere gain hartzen zuen eta gauza bera egiten zuen probintziara
bidali behar ziren pro k u r a d o reen gastuekin. Gainera,Aginagak izendatzen zuen hiru urtetik
behin Usurbilgo alkatea.

Gauzak horrela, Usurbil eta Aginagaren artean zenbait gorabehera edo liskar izaten ziren,
Aginagak beti defendatzen baitzuen bere izaera eta anexiorik ez baitzuen onartzen, federazioa
baizik.
1674an, udala Elizaldeko kontzejuetxe berrira pasa zenean, Kalezarrek herriko gune izateari
utzi zion, eta bere eskubideak defendatzeko auzia sortu zuen Elizalderekin. A g i n a g a rrek, bi
auzoen arteko eztabaida konpontzeko edo, probintziako Batzar Nagusietara jo zuten, eta erakunde
honek Juan Beltran de Portu y Aguirre (Urdaiagako Portuko ondorengoa) eta Francisco
de Vicuna y Gauna izendatu zituen beraien arteko eztabaidak konpontzeko.
Kalezartarren eta aginagarren art e ko mesfidantza nahiko zabaldua zegoen . Badirudi aginagarrek
herriko etxe edo kontzejuetxe berria Elizalden eraiki zedin eraginen bat izan zutela, eta
hori dela medio, bien arteko harremanak asko hoztu ziren handik aurrera.
A g i n a g a rrek (Urdaiagakoek barne) “Aginagako Ko munitatea” deitzen den elkartea eratu
zuten aspaldi, beren interesak defendatzeko eta zaintzeko.
XIX. mendean Aginagan 57 baserri zeuden, eta 463 lagun bizi ziren. Mapil ontziola izan ezik,
beste guztia baserriz osatutakoa zen.

Aginagako Komunitatea

Aginagako Komunitatea oso aspaldiko garaietatik esistitzen da,Aginaga eta Urdaiaga esistitzen
direnetik; hau da, Usurbil hiribildua sortu baino lehenago t i k . A g i n a g a rrak (Urdaiagatarrak
barne) beren komunitateko kontuez hitz egiteko Elizalden biltzen ziren, eta Usurbilgo beste
inork ez zuen bertan parte hartzen. Mendeetan zehar funtzionatu zuten usadio zaharrari
jarraituz, nahiz eta elkarte bezala ofizialki erregistratua ez egon.Azkenean, 1920ko abenduaren
4an erregistratzea erabaki zuten, eta horrekin batera araudi bat egin zuten elkartearen funtzionamendurako:
bilerak Elizaldeko Paris etxean izango ziren, ondare eta eskubideen erabilera
eta gozamena bultzatuko zen, elkartearen ordezkaria (zinpekoa) bi urt e ro aldatuko zen...
Eskrituretan agertzen denez, 36 partaide dira, horietatik 22 Aginagakoak eta 14 Urdaiagakoak.
Akziotan neurtzen da etxe-jabe bakoitzari dago k i o n a ; badira akzio osoa dutenak, edo hiru
laurden, herena, erdia, laurdena...