Kontsultak
Auzoak
aginaga elizalde [ kalezar ] txikierdi urdaiaga zubieta
1180 aldean, Lizarrako forua Nafarroako errege Antso Jakitunak Donostiari “Hiri
Gutuna” edo
“Carta Puebla” delakoa eman zionean hiriaren go b e r nu r a ko,
ezarriz erregearen aginduz, hiri
b e rr i a ren barrutia, , “...de Undaribia ad Oriam” (Hondarribitik
Oriara) zen. Beraz, Usurbil
(Zubieta eta Urdaiaga izan ezik) eta Orio, Donostiako barr u t i a ren barnean
gelditzen zire n .
Dena dela, antzinako dokumentu horretan ez da Usurbilen edo Orioren aipamenik
egiten.
G e ro a go Gipuzkoa deituko zen lurraldea Gaztelak konkistatu zionean Nafarroari,
1200
urtean, Usurbil izango zena baserri eta etxe sakabanatuz osatutako auzo inguru
bat zen, eta
zenbait faktorerengatik pixkanaka lotura hartzen joan zen: etxe eta familien
arteko gertutasunak
ekartzen dituen harremanak, eliza bereko eliztar izatea, azoka beretara joatea...
Horrela mantendu zen denbora luzean. XIV. mende erdi aldean hasi ziren Donostiatik
banatzeko saiakerak, eta honela sortu ziren Usurbil, Hernani eta Orio, herri
independienteak.
Badirudi Usurbilgo San Salbatore inguruan biltzen ziren biztanleek toki horretan
harresidun
hiri bat sortzeko eskabidea egin zutela.
Gaztelako errege Enrike II.ak,Trastamarakoak, ontzat eman zuen eskabidea, eta
biztanleen
esku utzi zuen hirigune berriaren kokalekua aukeratu eta erabakitzea. Honela
sortu eta eraiki
zuten usurbildarrek “Belmonte de Usurbil” herr i a , h a rresiaz
inguratua, 1371an, San Salbatore
elizatik ekialdera dagoen gain airoso batean.
Harrigarria dena da, hiribildu berria eliza inguruan ez eraikitzea. Gipuzkoako
horrelako kasu
bakarra da Usurbilgoa. Badirudi arrazoi sendoak zituztela leku hori aukeratzeko,
geroago ikusi zenez; hala nola,Atxegako jaunaren dorrearen eraginetik aske egotea,
San Salbatore eliza bera
e re haren esku baitzegoen. Horrela, h i r i ko ko munitatean partaide izatea
eta eragina izatea
galarazi zieten Atxegatarrei.
Garai hartako ikuspuntutik, erabaki ona hartu zuten. Urtero alkatea, probestua,
zinpekoa,
eskribaua eta hiri batek administraziorako behar dituen pertsonak auke r a t
z e ko eskubidea
eman zitzaion hiri berriari. Honela,“Belmonte de Usurbil” herri
sortu berriko gune administratiboa
egin zen. Erregeak aukeratutako “Belmonte” izena, laster herritarren
artean erabilera
galtzen joan zen eta Usurbil izena soilik geratu zen.
1486an sute batek hiriaren erdia erre zuen.
Ohituraz eta legez, berdintasuna zegoen harresi barr u koen eta kanpokoen
artean, baina
denbora pasa ahala, Belmonte ez zela hazten ikusi zen, eta Elizalde, berriz,
askoz ere dinamikoagoa
zen auzoa, handitzen ari zela.
Idatzietan kontzertatua izan arren, Belmontekoek ez zuten beren administratzeko
boterea
galdu nahi.Horrela, 1543an alkateak (Belmontekoa izango zen, noski) debekatu
egin zuen harategi
bat Elizalden zabaltzea. “Ez Elizalden, ezta udal barr u t i ko beste
inon ere, hiri barr u a n
(Kalezarren) ez bada”.
XVII. m e n d e a ren erdi aldean, 1661ean, Kontzeju etxe berri bat egitea
erabaki zuten, edo
hirian edo Elizalden, eta hori zela medio, eztabaida handia sortu zen herrian.Aginagarren
eraginez,
Gipuzkoako Batzar Nagusietaraino heldu zen lehia, eta han Kontzeju etxe berri
hori Elizalden
eraiki behar zela erabaki zuten.
Hortik aurrera, hiri zaharra komertzioak, saltoki eta beste zerbitzuak galtzen
joan zen astiro-
astiro, Elizaldera pasa baitziren. XVIII. mendearen hasieratik “ U s u
r b i l z a rra” deitzen zuten
hiri hura auzo txiki xumea bihurtu zen.
L e h e n go Belmonte, baserri giroko auzo bat da, eta Kontzeju, Eskribanea
eta Po rtalea izan
ezik, beste gehientsuenak etxe xehe eta arruntak dira.
Kalezar auzoa udalerriaren ekialdean dago. Mendebaletik,Aranerrekak bereizten
du Elizalde
edo Kaleberritik. Puntapax deitutako zubi ezagunean egon da beti bi auzoen muga.
Ekialdetik,
Zaldierrekak bereizten du, beti Kalezarrekoa izan den Txikierdi auzunetik. Hegoekialdean
Zubieta dago, Oria ibaiaren beste aldean. Iparraldean, berriz, Errikoetxea eta
Maskolaitz baserriak
daude Igeldoko mugetan, auzoaren erdigunetik urrutien daudenak.Artxubieta eta
Benta
baserriak Kalezarri dagozkio. Benta baserriaren ingurutik, Entzarrain parajetik
hasi, eta Bizkarra
baserria eta Atalluko erriberataraino jaisten den malda leuneko gain luze bat
betetzen du,
ia bere osotasunean. Hor kokatzen dira errenkadan, goitik behera, bi Ibarrolak,
Buenabista,
Usaskue, Larbain, Igartza, Saizar ete beste asko. Gain luze honetan dago Belmonteko
hiri zaharra,
auzo honetako erdigunea dena hain zuzen.
Erdigune honetan Kalezarreko hiru etxe garrantzitsu daude: Portalea, Eskribanea
eta Kontzeju.
Hauez gain, beste hamabi kale-baserri (ukuiluak zituzten etxeak, alegia) zeuden.
Hauen
jarduera dela eta, Kalezar gune erabat baserritarra zen orain dela urte gutxi
arte.
K a l e z a rren bi baserritar ermandade izan dira. Bata, Portalean biltzen
zen. Bestea berriz ,
Kontzeju edo Makatzanea etxean.Azken honetakoak ziren Iartzatik hasi eta bi
Ibarrolen artean
dauden baserriak.
Oraindik ere, Kalezarreko auzoen artean malenkonia pixka bat go rdetzen da
herr i a re n
e rdigune ziren garaien oroitzapenetan, izaera hori galdu izateagatik. “
U s u r b i l go inbiriyak iru
zaku zitun: bi Agiñara joan zian eta hirugarrena, berriz, Potxoneko bueltan
gelditu zan”. Kalezarren
jasotako esaera zahar honek adierazten du XVII. mendean gertatutakoaren oroitza
gorde
egin dela herritarrengan.