Kontsultak
Auzoak
aginaga elizalde kalezar [ txikierdi ] urdaiaga zubieta
Berez,Txikierdi auzunea Kalezar auzoaren zati da. Kalezarren lur eremuen ekialdea
hartzen
du. Bi horien art e ko muga, Zaldierreka deitzen den sakanak egiten du. Etxe
kopuruari begiratuta,
oso auzo txikia izan da Txikierdi:hamabi baserri eta beste hainbeste etxek osatua
egon da.Azken
urteotan, baina, etxadi erresidentzial berri bat eraiki da, lehen Zapatari baserriarenak
ziren lurretan.
Horiez gainera, U s u r b i l go industri-enpresa handienak Txikierdin dute
kokapena (Michelin,
Luzuriaga). Urbil hipermerkatu handia eta Bilbo-Behobia autobidearen Aritzetako
gunea ere
auzo honetan daude.
Usurbil udalerriko barruti honen antzinako historia Asteasuain izenarekin
lotuta dago. Seguru
asko, antzina,Asteasuain izango zen auzo edo ingurune honen izena.Asteasuain
toponimoaren
garrantzia oso handia da Txikierdin: bazen Asteasuainaundi eta bada Asteasuainzarra
etxea,
baita Babilonia ere, Asteasuainerrota, Asteasuaintxiki, Asteasuainberri eta
haratago, Asteasuain
mendia (gaur Elor behitegia den lur eremua). Beraz, gaur Michelin fabrika, Luzuriaga
altzairutegia,
Urbil hipermerkatua eta beste hainbat industria eta zerbitzu,Asteasuaingoak
ziren lurretan
daude guztiak.
Bestalde, Babilonia etxean XVI. mendearen bukaeran izan zen eliza edo baseliza
baten berri
badugu.Apaizek eliza hartan meza emateko eskubidea izan zezaten ahalegindu ziren
Asteasuaindarrak,
baina ez zuten lort u . Izan ere, auzo komunitateak edo herriak eliza inguruan
sortzen ziren beti, baina Asteasuaindarrek han meza ematearik lortu ez zutenez,
ezin izan zuten auzo komu n itate
bat egituratu. Hala ere, beti go rde izan du auzo txiki honek bere berezitasuna.
Nola hartu zuen gaur duen izena? Txikierdi ostatua eraiki zenean, XIX. mendearen
hasieran
seguru asko,Asteasuaingo lurretan egin zen hau ere, eta hasiera batean izen
horrekin ezagutuko
zen:Asteasuaingo benta. Hasierako garai haietatik,Txikierdi ostatua izan da.
Denborarekin, i n g uruko
bilgunea izatera pasa zen, eta Asteasuain izen zaharra ordezkatu egin zuen.
Bestalde,Txikierdik bazuen bere baserritar ermandade edo kofradia. Alkartasuna
deitzen zen,
eta 22 partaide zituen.Kofradiak auzo mugak zehazki errespetatzen zituen, hau
da, auzoko baserri
guztiak ziren bert a ko part a i d e, baita Kalezar auzoko batzuk ere (Benta,
Maskolaitz...).
Urbil merkataritza gunea eta bilgune handia orain dela denbora gutxi eraiki
den art e, oso
txikia zen Txikierdi auzoa. Gertuko etorkizunean, gaur egungo harreman sozio-ekonomikoak
ikusirik, beharbada, gerta daiteke bilgune erraldoi honek Txikierdi auzune txikia
ordezkatzea,
lehen azken horrek Asteasuain ordezkatu zuen bezalaxe.