Hasierara

Kontsultak

Auzoak

aginaga    [ elizalde ]    kalezar    txikierdi    urdaiaga    zubieta   

San Salbatore eliza XIII. edo XIV. mendearen hasiera aldean eraiki zen. Axentxio Elustondok
“Usurbil mendez-mende” liburuan dioenez, eliza hau baino lehenago, beste eraikuntzaren
bat omen zegoen bertan. Paris etxearen lurretan egin omen zen. Kondaira edo egia, Olarriondon
haur bat hil omen zen, eta elurragatik Donostiara lur ematera eraman ezin izan zutenez,
eliza eraikitzen hasi omen ziren, eta elizaz gain -Elustondok jarraitzen du- ermita bat ere bai,
gaur Juandeuntzenea etxea dagoen tokian.

Elizalderen fundazioa horrela izan bazen ere, XIV. mendearen bukaera aldean, 1378an, hiribildua
sortu eta zazpi urtera, Enrike IIa Gaztelako erregeak Atxegako jaunari San Salbatore elizan
lehenagotik zuen patronazgoa legeztatu zion. Ordutik aurrera,Atxegako jauna izan zen elizaren
maiordomoa eta agintaria. Honela sortu zen Elizalde San Salbatore inguruan.
XVI. mendean, e rretorearenarekin batera, Elizaldek ez zituen hamasei etxe baino gehiago.
Garai hartan, Belmonte hirigune zaharra kokatzen zen lekua baino erosoagoa zenez, e t xe
gehiago egin, eta handitzen joan zen.

Garai bere a n , poliki-poliki, Elizalde herr i a ren erdigune bihurtzen joan zen, eta harre s i
barruan (Kalezarren, alegia) zeuden saltoki eta dendak Elizaldera etorri ziren. 1661ean erabaki zen Ko n t z e j u e t xe berria egitea eta usurbildarrek, eztabaida luze baten
ondoren, Paris etxeko hariztian –ordura arte usurbildarrak biltzen ziren hariztian- eraikitzea
erabaki zuten. Kontzejuetxe berria egiteko, hariztia bota egingo zuten seguru asko. Hala ere,
Gaztañagako hariztian ere batzarrak aire librean egiten zirela ziurta daiteke.

1672an bukatu zen eraikuntza berr i a . A u rre ko n t u a ren bi heren Usurbil herriak ordaindu
zuen, eta Aginagako Komunitateak beste herena,Aginaga kontzeju edo herriko etxe berriaren
bultzatzaile sutsua izan baitzen. Izan ere, garai hartan Belmonte eta Aginagaren artean ezinikusi
nabarmena zegoen, eta azken hauek inoiz ez zuten Belmonten –handik aurrera Usurbilzarra
deitua- egiten ziren batzarretera joan nahi izan.

Alkatea urtero aldatzen zen. Bi urtez jarraian,Usurbil herriak (Elizalde eta Kalezar) izendatzen
zuen; hirugarren urtean, berriz,Aginagak (eta honen barnean Urdaiaga). Nolabait Kalezarrekoei
konpentsatzeko edo, alkateak bere audientziak Belmonteko harresi barnean hartu behar zituen.
Belmontekoek erreklamatu bazuten ere, handik aurrera, salbuespen batzuetan izan ezik, ez
zen batzarrik egin Kalezarren.

Elizalde edo Kaleberri, bada, herri osoaren erdigune bihurtu zen, gero eta garrantzi nabarmenagoa
hartuz.Aldiz, Usurbilzarra edo Kalezar auzo bihurtua eta baztertua gelditu zen.

1674an bi kale zituen eta 30 etxez osatutako multzo batek osatzen zuen plaza. Beraz, 100
urtetan bikoiztu egin zen.

1916an, Elizalden 45 etxe zeuden. Garai hartan, hiru eskola zeuden Usurbilgo udalerri guztian.
Urrutiko baserrietan ere baziren “sasi eskola” antzeko batzuk: Egioletan,Aginagako Arburun.
.. Haien kargu titulurik gabeko eta oso gutxi ordaindutako irakasle batzuk zeuden. Bazen
aguazil, bat eta honek zaintzen zuen Elizaldeko erdigunea, eta beste goarda batek udal dermioko
beste guztia. Guardia Zibila ere bazegoen, eta bi sendagile eta botika bat. Ospitalerik ez
zegoen, baina bai Miserikordi etxe bat.
Hilabete guztietako lehenbiziko larunbatean ganadu feria egiten zen.

Kaleberrik, erdiguneaz gain, baserri auzo zabalak hartzen ditu. Mugak hauek dira: ekialdetik
Aranerrekak bereizten du Kalezarretik, Intxuspeko errekak, berriz, mendebaletik bereizten du
Aginagatik. H e gomendebalean Urdaiaga dago, Oria ibaiaren beste aldean. K a l e b e rrik ere mu
zabala hartzen du mendialdean. Goialdean, M e n d i z o rrotz eta Bordatxo mendiak punturik
altuenak dira. Azkenik, Latxaerrekan muga egiten du Igeldoko herriarekin.

Goialdean aurkitzen dira erdigunetik urrutien dauden baserr i a k : Egioletak, Arratzainak,
Urteta, desagertutako Artikulak eta gertuago dauden Egiluzeaundi eta Txiki, Olloki, Zumitzaga
eta Urkamendi.
Beherago, erdigunetik hurbil, bakoitzak gain bat hartuz, Olarri,Agerreak eta Udarregi kokatzen
dira.

Erdigunea inguratzen beste hainbat baserri handi daude: Kaparotz, bi Olarriondoak , Agerreazpi.
Baita Usurbilgo historian hain aipagarria izan den Atxega jauregia ere.
Erdialdean, gaur geratzen diren etxe esanguratsuak, besteak beste, Gaztañaga eta Artzabal
baserriak dira. Saroe jauregi bikaina ere, erdialdean dago.

Azkenik, aipatu behar dira duela urte gutxi arte erdialdean zeuden hamaika kale-baserri txikiak
eta herriari halako giro baserritarra ematen ziotenak. Bi baserritar ermandade zeuden:
Tomasenean eta Patrinean biltzen ziren.

Artzabal, San Salbatore eliza eta Kalezarreko erdigunearen arteko erdibidean dago, oso emankorrak ziren lursail batzuen erdian.

Planta errektangularra dauka, bi solairu eta ganbara. Hormek, harri eta manposteriaz eginak, harlanduak dituzte ertzetan eta sarrerako ate eta leihoetan. Fatxada nagusia hego-ekialdera begira dago. Beheko solairuan karrera edo eskaratz polita dauka, Usurbilen gaur irekia gelditzen den bakarra. Honen gainean zurezko bilbapenez eta adreilu zeramikoz egindako aurrealdea, harriz moldeatutako pilare batek eta harlanduz egindako hormek eusten dute. Etxe barruko egiturak zurezkoak dira zatirik handienean. Baserriaren oinarrietatik ganbararainoko bederatzi habek eusten dute hiru ur-isuritako teilatua. Orokorrean baserri bikaina da, bere garaikoen artean aipagarrienetakoa.

Artzabal XVIII. mendeko baserria da. Garai horretan, seguru asko beste etxe zahar baten oinarrietan eraiki zen, eta ia aldaketarik gabe mantendu zen 1957 arte. Urte horretan, belar-zulo bat eta mandiorako sarrera berria egin ziren. Berrikuntza horiekin batera galdu zuen etxearen garai berekoa zen dolarearen zorua.

1499an, Juan de Arzaval aipatzen da Usurbilen egin zen lehenengo erroldan.

Artzabal Saroe jauregiaren jabetzakoa izan da. Antonio Murua, Muruako markesa, zen nagusia. Gaur, haren ondorengoen eta udalaren arteko hitzarmen baten bidez, Artzabaleko lurretan etxeak egin dira, eta baserria herriko ondarera pasako da.

1920an, Marzial Arze, 1859an jaioa, eta Josefa Segurola senar-emazteak bizi ziren. Maria, Nikolas, Zelestino eta Balentina zituzten seme-alabak.

1930ean, Manuel Urruzmendi Urkamendiko semea bizitu zen bertan. 1936an berak eraman omen zuen, milizianoekin batera, Artzabalgo idiekin errepublikarrek Bordatxo mendian zuten kanoia Andatza aldera, baina handik ere faxistak sartu ziren, eta tiroka gelditu zuten. Gurdia irauli eta puskatu egin zen, eta idiak bere gisa itzuli ziren Artzabalera.

Gerraren ondoren, Artzabalen maizter bizi zen Nikolas ezkongabe bost edo sei abelbururekin. Hau hil zenean, etxea zaintzeko, markesak Aizperroneko Jabier Orbegozo jarri zuen. Gaur, Artzabalen Jabier bakarrik bizi da. Nagusiak berak edukitzen zituen behiak, eta Jabierrek kontu egiten zituen.

Baserriaren lotutako argazkiak: