Kontsultak
Auzoak
aginaga [ elizalde ] kalezar txikierdi urdaiaga zubieta
San Salbatore eliza XIII. edo XIV. mendearen hasiera aldean eraiki zen. Axentxio
Elustondok
“Usurbil mendez-mende” liburuan dioenez, eliza hau baino lehenago,
beste eraikuntzaren
bat omen zegoen bertan. Paris etxearen lurretan egin omen zen. Kondaira edo
egia, Olarriondon
haur bat hil omen zen, eta elurragatik Donostiara lur ematera eraman ezin izan
zutenez,
eliza eraikitzen hasi omen ziren, eta elizaz gain -Elustondok jarraitzen du-
ermita bat ere bai,
gaur Juandeuntzenea etxea dagoen tokian.
Elizalderen fundazioa horrela izan bazen ere, XIV. mendearen bukaera aldean,
1378an, hiribildua
sortu eta zazpi urtera, Enrike IIa Gaztelako erregeak Atxegako jaunari San Salbatore
elizan
lehenagotik zuen patronazgoa legeztatu zion. Ordutik aurrera,Atxegako jauna
izan zen elizaren
maiordomoa eta agintaria. Honela sortu zen Elizalde San Salbatore inguruan.
XVI. mendean, e rretorearenarekin batera, Elizaldek ez zituen hamasei etxe baino
gehiago.
Garai hartan, Belmonte hirigune zaharra kokatzen zen lekua baino erosoagoa zenez,
e t xe
gehiago egin, eta handitzen joan zen.
Garai bere a n , poliki-poliki, Elizalde herr i a ren erdigune bihurtzen joan
zen, eta harre s i
barruan (Kalezarren, alegia) zeuden saltoki eta dendak Elizaldera etorri ziren.
1661ean erabaki zen Ko n t z e j u e t xe berria egitea eta usurbildarrek, eztabaida
luze baten
ondoren, Paris etxeko hariztian –ordura arte usurbildarrak biltzen ziren
hariztian- eraikitzea
erabaki zuten. Kontzejuetxe berria egiteko, hariztia bota egingo zuten seguru
asko. Hala ere,
Gaztañagako hariztian ere batzarrak aire librean egiten zirela ziurta
daiteke.
1672an bukatu zen eraikuntza berr i a . A u rre ko n t u a ren bi heren Usurbil
herriak ordaindu
zuen, eta Aginagako Komunitateak beste herena,Aginaga kontzeju edo herriko etxe
berriaren
bultzatzaile sutsua izan baitzen. Izan ere, garai hartan Belmonte eta Aginagaren
artean ezinikusi
nabarmena zegoen, eta azken hauek inoiz ez zuten Belmonten –handik aurrera
Usurbilzarra
deitua- egiten ziren batzarretera joan nahi izan.
Alkatea urtero aldatzen zen. Bi urtez jarraian,Usurbil herriak (Elizalde eta
Kalezar) izendatzen
zuen; hirugarren urtean, berriz,Aginagak (eta honen barnean Urdaiaga). Nolabait
Kalezarrekoei
konpentsatzeko edo, alkateak bere audientziak Belmonteko harresi barnean hartu
behar zituen.
Belmontekoek erreklamatu bazuten ere, handik aurrera, salbuespen batzuetan izan
ezik, ez
zen batzarrik egin Kalezarren.
Elizalde edo Kaleberri, bada, herri osoaren erdigune bihurtu zen, gero eta
garrantzi nabarmenagoa
hartuz.Aldiz, Usurbilzarra edo Kalezar auzo bihurtua eta baztertua gelditu zen.
1674an bi kale zituen eta 30 etxez osatutako multzo batek osatzen zuen plaza.
Beraz, 100
urtetan bikoiztu egin zen.
1916an, Elizalden 45 etxe zeuden. Garai hartan, hiru eskola zeuden Usurbilgo
udalerri guztian.
Urrutiko baserrietan ere baziren “sasi eskola” antzeko batzuk: Egioletan,Aginagako
Arburun.
.. Haien kargu titulurik gabeko eta oso gutxi ordaindutako irakasle batzuk zeuden.
Bazen
aguazil, bat eta honek zaintzen zuen Elizaldeko erdigunea, eta beste goarda
batek udal dermioko
beste guztia. Guardia Zibila ere bazegoen, eta bi sendagile eta botika bat.
Ospitalerik ez
zegoen, baina bai Miserikordi etxe bat.
Hilabete guztietako lehenbiziko larunbatean ganadu feria egiten zen.
Kaleberrik, erdiguneaz gain, baserri auzo zabalak hartzen ditu. Mugak hauek
dira: ekialdetik
Aranerrekak bereizten du Kalezarretik, Intxuspeko errekak, berriz, mendebaletik
bereizten du
Aginagatik. H e gomendebalean Urdaiaga dago, Oria ibaiaren beste aldean. K a
l e b e rrik ere mu
zabala hartzen du mendialdean. Goialdean, M e n d i z o rrotz eta Bordatxo mendiak
punturik
altuenak dira. Azkenik, Latxaerrekan muga egiten du Igeldoko herriarekin.
Goialdean aurkitzen dira erdigunetik urrutien dauden baserr i a k : Egioletak,
Arratzainak,
Urteta, desagertutako Artikulak eta gertuago dauden Egiluzeaundi eta Txiki,
Olloki, Zumitzaga
eta Urkamendi.
Beherago, erdigunetik hurbil, bakoitzak gain bat hartuz, Olarri,Agerreak eta
Udarregi kokatzen
dira.
Erdigunea inguratzen beste hainbat baserri handi daude: Kaparotz, bi Olarriondoak
, Agerreazpi.
Baita Usurbilgo historian hain aipagarria izan den Atxega jauregia ere.
Erdialdean, gaur geratzen diren etxe esanguratsuak, besteak beste, Gaztañaga
eta Artzabal
baserriak dira. Saroe jauregi bikaina ere, erdialdean dago.
Azkenik, aipatu behar dira duela urte gutxi arte erdialdean zeuden hamaika
kale-baserri txikiak
eta herriari halako giro baserritarra ematen ziotenak. Bi baserritar ermandade
zeuden:
Tomasenean eta Patrinean biltzen ziren.
Lope Martinez de Isastik 1625ean, Usurbilgo Elizaldeko "Suelo" oinetxea aipatzen du (Saroez ari ote?). Manuel Lekuonak dioenez, Soroa (edo Saroe) soro hitzetik dator, eta hau, berriz, "solum" latinezko hitzetik. Hortik dator, dirudienez, "suelo" gaztelaniako hitza.
XVII. mendean, eta XVIII.aren hasieran, Domingo de Lizasok dioenez, Saroe oinetxea lokarri burua zen. Soroa kapitainak sortu zuen Soroa-Saroe lokarria, maiorazko iraunkorra Ignazio Soroa kapitaina zelarik. Lokarri honetan ondasun asko egon dira: jauregiak, ontzitegiak, baserriak, landalurrak, soroak... Oinetxe aberats hau izan da Usurbilen baserri, etxe eta lur gehien izan dituena, Atxegarekin batera. Bereak ziren Urdaiaga jauregia eta inguruan dauden Gilisastiaundi eta Txiki, Portu, Goikoerrota, Txanka, Karaetxe, Urteaga, Aitzmurgil eta Puelazar Urdaiaga aldean; Bizkarra eta Txara Kalezarren; ontzitegiak Aginagan; Olarri, Udarregi, Artzabal, Juandeuntzenea eta beste asko Kaleberrin.
Domingo de Lizasok ziurtatzen du Saroe etxe herri-sortzailea dela, eta oinetxe honetako semeak, Navas de Tolosako batailan egon zirela 1212an Gaztelako erregearen zerbitzuan. Ondoren, 1340an Saladoko batailan egon ziren.
Joanes de Saroe da oinetxe honetako historian agertzen den aurreneko izena. 1423an jaioa zen eta Atxega oinetxe eta dorreari su ematen eta botatzen ezagutu zuen, XV. mendearen erdi aldean.
1486an, Christobal de Saroe jauna lekuko gisa aipatzen da auzi batean.
Luis Murugarrenek ere aipatzen ditu Usurbilen ezagutzen den lehenengo erroldan, 1499koan, Juan de Sarove, hargina, zinpekoa, eta Juan Lopez de Sarove. Seguru asko, oinetxe honetakoak ziren.
Domingo de Lizasorekin jarraituz, Maria de Miguel de Saroe andrea izan zen maiorazka XVI. mendearen lehenengo laurdenean; 1530 inguruan, Domingo de Irigoyenekin ezkondu zen. Zubietako Irigoien oinetxeko ondorengoa zen Domingo. Hauen semea izan zen Miguel de Irigoyen y Saroe, Illunbeko alaba batekin ezkondu zen, Magdalena de Illumberekin hain zuzen.
Juanes de Saroe, 1531n, Usurbilgo ordezkari edo prokuradore izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
Miguel de Irigoyenek eta Magdalena de Illumbek bi seme izan zituzten: Domingo eta Juanes. Domingo zen maiorazkoa, eta Maria Perez de Urrizmendirekin ezkondu zen, 1601ean. Juanes berriz, Igeldon ezkondu zen Barrenetxeko alaba batekin. Dirudienez, 1590 inguruan, Igeldoko Irigoien baserria egin zuen.
Domingok alaba zaharrenari eman zion oinordekotza, Catalina de Irigoyeni. 1601ean jaioa, eta Saroeko etxekoandrea izan zen. 1621ean, Juan de Soroa Aginagako Galardi oinetxeko semearekin ezkondu zen, zeinaren gurasoak Martin Perez de Soroa Galardi eta Maria de Arrillaga ziren, Galardigoikoa oinetxeko jabeak. Pentsatzekoa da aitaren arbasoak Aginagako Soroa etxekoak izango zirela, eta amarenak, berriz, Arrillagatxikikoak.
Honela, Saroe oinetxean Zubietako Irigoien leinua galdu zen, 90 urtetan iraun zuena, Aginagako Soroak ordezkatu baitzuen.
Juan de Soroa ontzigilea zen, ontzioletako maisu nagusia Kantabrian. Izen honekin ezagutzen zen, dio Lizasok, Gipuzkoak, Bizkaiak, Arabak, Nafarroak, Errioxak, Lau Hiriak (Santander probintziako ekialdea) eta Gaztela Zaharrak (Burgos probintziako iparraldeak) osatzen zuten lurraldea. Hau da, Kantabria zen Nafarroako erresuma historikoa osatzen zuten lurralde historikoak.
Juanek eta Katalinak lau seme-alaba izan zituzten eta zaharrenak, Ignacio de Soroak hartu zuen maiorazkoa. Ontzigilea zen aita bezala. 1672an, Carlos IIa erregearen garaian, Kantabriako ontzitegietako kapitain izendatu zuten. 25 eskudoko soldata jasotzen zuen hilero. Geroago, 1679an, Santiagoko Ordeneko Zaldun egin zuten. Usurbilgo alkate ere izan zen. Ez zen ezkondu, baina sei seme-alaba izan zituen errekonozituak emakume ezberdinekin:
Ignacio de Soroa semea, Catalina de Irigoyenekin izan zuen. Aurreneko ondorengoa zen, eta maiorazko gelditu zen.
- Maria Rosa de Soroa alaba, Magdalena de Arriolarekin izan zuen.
- Miguel de Soroa semeak, Maria de Achega zuen ama.
- Maria Cruz de Soroa alabak, Josefa de Beracoechea zuen ama.
- Maria Manuela de Soroa alaba ere, berriz, Catalina de Irigoyenekin izan zuen. Gaztetxo zela Donostiako San Bartolome komentuan sartu zuten moja.
- Maria de Soroa alabak, Catalina de Oa zuen ama. Hau ere moja bidali zuten Zumaiara.
- Ignacio de Soroa, 1686an jaioa, Ignacio eta Catalinaren semea, Saroeko jabe gelditu zen eta Maria Perez de Isaba donostiarrarekin ezkondu zen.
Aurrekoen semea zen Jose Joaquin de Soroa, 1710ean jaioa, Agustina de Zuaznavar y Altunarekin ezkondu zen. Bi alaba izan zituzten. Zaharrena, Maria Josefa de Soroa, 1748an jaioa, maiorazka gelditu zen, eta Jose Maria Soroa y Lorearekin ezkondu zen (Santander ondoko Guarnizo herrikoa). Hauen semea Jose Maria de Soroa y Soroa zen, 1771n jaioa. Petronila Fernandez de la Cuesta y Echeverria-Berreyarza andrearekin ezkondu zen.
Alaba batek ordezkatu zituen: Maria Tomasa de Soroa y Fernandez de la Cuesta, 1805ean jaioa. Leon Lopez de Samaniegorekin ezkondu zen. Azken hau Arabako Berantevilla herrian jaioa zen.
Beraien semea Daniel Lopez de Samaniego y Soroa izan zen oinordekoa. Ezkondu gabe eta oinordekorik izendatu gabe hil zen, 1898an. Testamentuan Victor eta Luisa Lopez de Samaniego y Soroa bere anai-arreben artean egingo ditu ondareen banaketak. Victorrek jaso zuen ondarearen zatirik handiena: Saroe jauregia, Olarri, Artzabal, Udarregi, Urteaga, Juandeuntzenea eta beste asko. Luisak berriz, besteen artean: Urdaiaga jauregia, Gilisasti, Bizkarra, Txara, Zubietako Etxeberriaga edota Aginagako Lertxundi hartu zituen. 1911 zen eta honela bukatu zen Soroa kapitainak 1689an sortutako lokarria.
Victorren ondorengoak Murua familia (Muruako markesa), izan dira.
Baserriaren lotutako argazkiak: