Hasierara

Kontsultak

Auzoak

aginaga    elizalde    kalezar    txikierdi    [ urdaiaga ]    zubieta   

Irisasi eta Andatza mendipean sortu zen Urdaiaga.

Urdaiaga San Esteban elizaren feudoa zen, eta Orre a g a ko monastegiarekin erlazionatua
zegoen, Leandro Silvan ikerlariak zioenez, baina ezin daiteke hori ziurtatu, izan ere Orreagak
lur hauetan zuen eragina askoz ere lehenago koa baita. 1413an aipatzen da “Sant Esteban de
Hohoa” lehenengo aldiz. Luis Murugarren historialariak dio, XVI. mendearen erdi aldean, San
Estebanen bazegoela komentu bat moja frantziskotarrekin, baita 1598an berena zuten Errotaberri
etxea saldu zutela ere.

Baina gaur Urdaiaga den eremu honen historia askoz ere lehenago hasi zen.Antso Jakituna
Nafarroako erregeak Donostiari “Hiri Gutuna” edo “Carta Puebla” delakoa eman zionean, hiri
berriaren barrutiak “Oria ibaian zuen muga”. Beraz, gaur Zubieta eta Urdaiaga diren lurrak ez
ziren gelditzen hiri berriaren eskumenean.Antso erregeak argitzen du erregearen jabegopean
zeuden lurrei ematen ziela bere forua. Beharbada, garai haietan dago e n e ko Urdaiaga (eta
Zubieta) Orreagako monastegiarenak ote ziren?

Bestalde, XIV. mendean, hiribildua fundatu zenean, Belmonte,Aginaga eta Zubietarekin batera
“Juan Ochoa de Urd ayagaren lurra” aipatzen da. Juan Ochoa horren jaurgo bat ote zen
Urdaiaga?

Garai hartatik aurrera, Urdaiaga Usurbilgo alde nagusietako bat da, bertan izan baitute oinarria
hainbat familia garrantzitsuk; U rdaiaga leinuaz gain, hemen ditugu hiru Berreiartzak, Gilisasti,
Zabalea, Illunbe, O a... oinetxeak. Honela, San Esteban ermitari, Oako San Esteban ere
deitzen zaio, Oa baserria bere ondoan baitago.

XVIII. mendearen erdialdean, Urdaiagan baziren dagoeneko 40-45ren bat baserri Oria ibaiaren
ezkerraldean barreiatuak.
Hiru errota eta aingurak egiteko sutegiak ere bazeuden. Hala ere, San Esteban auzo txiki bat
besterik ez zen.

San Esteban ermita, auzoko erdigunean kokatua, San Salbatore elizari erantsia egon da beti,
nahiz eta batzuetan parrokia deitzen zitzaion.

Denborarekin, San Esteban ermita dagoen gain honen bi aldeetara beste bi auzune sortu
z i re n : Txokoalde eta Santuenea. Baserr i t a rren kofradia ere bazegoen bertan, “San Esteban”
deitzen zena.

Txokoalde auzunea Urdaiagako dorre zaharr a ren inguruan sortu zen. Hainbat baserri eta
etxe egin ziren haren inguruan, hala nola, Irigoindegi, Karatxea, Errementaldegi, Portu...Txokoaldeko
baserr i t a rrek ere bazuten beren kofradia, eta Simonenezarrean biltzen ziren; gero a go
Simoneneberri edo Zumetanera pasa ziren.

Z o rrotzeko zubia egin baino lehenago, Aialdenea eta Sañarrienea baserrien artean zego e n
ibi zaharretik zehar joaten zen lotura Usurbildik San Esteban ermitara. Aspaldi, aipatutako ibi
horretan, bandoen borroketan hil zuten Oñaztarren Martin López de Murua buruzagia. Geroa
go, Zorro t z e ko zubia egin zen, baina lehenagotik han izango ziren Ermotegiak, Aialdenea,
Sañarrienea eta gaur desagertutako Santuenea baserriak.

1955etik aurrera, eta ondorengo hamarkadan, handitu egin zen etxe berri asko egin baitzituzten,
gaur ezagutzen dugun moduan egituratuz.

Mendipean eta ibai ertzean lasai daude Urdaiaga eta urdatarrak.“Larrosa bat du Usurbilek
politena eta zu zera Urdaiaga” diote Antton Aranburuk jarritako bertsoek.

Txokoalden dago, eta izenak ongi adierazten duen bezala, aldats edo malda batean dago, San Esteban elizara doan herribide zaharraren ondoan.

Planta errektangularreko etxe honek bi solairu eta ganbara txiki bat ditu; eta manposteriaz eraikia den hegoekialdeko fatxada nagusiak, beheko solairutik teilatuperainoko zurezko bi habe ditu. Habe hauek zurezko bilbapenaren oinarriak dira. Aldiz, etxe barruko egitura, zurezkoa hau ere, sei haberen gainean altxatzen da. XVII. mendean eraikitako baserri hau aldaketa handirik gabe heldu zen XIX. mendearen bukaerara. Garai hartan, luizi batengatik edo, baserriaren alde bat erori egin zen, eta berriro ere bere materialak baliatuz, berreraiki egin zuten.

1625ean, Lope Martinez de Isastik "Aldatsa" izeneko oinetxeari erreferentzia egiten dio. Auzotasuna ere bazuen, baina badirudi galdu egin zuela eta maizter etxea izatera pasa zela.

1663an, Zubietan gertatutako auzi batean, baserri batzuei (auzotasuna ez zutenak) ukatu egin zieten komunitateko larreetan haien abereak bazkatzeko eskubidea. Zubietarrek ordea, errekurtsoak jarri zituzten, eta deklaratu zuten "Aldasa" deitutako etxeak ez zuela auzotasunik Aginagan, baina hala ere, eskubidea bazuela bere abereak komunitateko larreetan bazkatzeko. Azken 30 urteetan horrela gertatzen omen zen, beraz, 1633tik aurrera omen zen horrela. Seguru asko, garai horretan eraikiko zen baserri hau. Dena den, Aldatxa maizter etxe gisa mantendu zen urteetan, ez zen, gaur bezalaxe, Aginagako Komunitateko partaide izan.

Maria Muguruza Arozena, gaur Aldatxako amona dena, baserri honetan bertan jaio zen. Mariak zera kontatzen digu: "baserriko lan guztiak probatu eta ikasi ditut: segan, inaurkinak egiten, belarrak moztutzen, artajorran, lan guztiak egin ditut nik, goldean eta behiak jezten ezik!". Bere aita, Joxe Muguruza Oñederra, mendaroarra zen, eta Aldatxara etorri zen, bertako alaba Iñaxi Arozena Aginagarekin ezkonduta. Iñaxiren gurasoak Pedro Mari Arozena eta Martzelina Aginaga izan ziren. Arozenatarrak Nafarroatik etorri ziren, Mariak dioenez, aspaldi. Bengoetxeatarrak, nafarrak hauek ere, bizi omen ziren Arozena familia etorri aurretik.

Aldatxakoak baserriko nagusi dira aspalditik, baina garai zailak bizi zituzten. "Gilisastitxikiko semea zen Joxe Mari Iturralde Sorrondegirekin, gerra ondoren, 1940an ezkondu nintzen -dio Mariak-. Neska bat jaso genuen Fraisorotik, Josefina: gaixoa hil egin zitzaigun! Gero lau seme izan genituen. Gaizki eta miserian bizi ginen, garai tristeak ziren haiek, babarruna herrian entregatu behar, artoa Hernanira eta etxean artorik ez! Ogia ezin erosi!..."

"Nire senarra hemen auzoan ezagutu nuen -jarraitzen du Mariak-. Sekulan ez ginen joaten bilerara; behin joan ginen Santioetan Zubietara, nire senargaiak bolotan jokatu behar zuelako, Urtineako bere lagun Regino Arrospiderekin batera. Beti lau behi izan ditugu, gaur berriz, behi bat eta bost txekor ditugu. Esnea, egunean hamar bat litro, Aginagako Goikoetxeko Martzelino Bengoetxea letxeroari ematen genion. Bestela, ama zena astean behin joaten zen Donostiara tratuarekin, trenez", kontatzen digu Mariak.

Baserriaren lotutako argazkiak: