Hasierara

Kontsultak

Auzoak

aginaga    elizalde    kalezar    txikierdi    [ urdaiaga ]    zubieta   

Irisasi eta Andatza mendipean sortu zen Urdaiaga.

Urdaiaga San Esteban elizaren feudoa zen, eta Orre a g a ko monastegiarekin erlazionatua
zegoen, Leandro Silvan ikerlariak zioenez, baina ezin daiteke hori ziurtatu, izan ere Orreagak
lur hauetan zuen eragina askoz ere lehenago koa baita. 1413an aipatzen da “Sant Esteban de
Hohoa” lehenengo aldiz. Luis Murugarren historialariak dio, XVI. mendearen erdi aldean, San
Estebanen bazegoela komentu bat moja frantziskotarrekin, baita 1598an berena zuten Errotaberri
etxea saldu zutela ere.

Baina gaur Urdaiaga den eremu honen historia askoz ere lehenago hasi zen.Antso Jakituna
Nafarroako erregeak Donostiari “Hiri Gutuna” edo “Carta Puebla” delakoa eman zionean, hiri
berriaren barrutiak “Oria ibaian zuen muga”. Beraz, gaur Zubieta eta Urdaiaga diren lurrak ez
ziren gelditzen hiri berriaren eskumenean.Antso erregeak argitzen du erregearen jabegopean
zeuden lurrei ematen ziela bere forua. Beharbada, garai haietan dago e n e ko Urdaiaga (eta
Zubieta) Orreagako monastegiarenak ote ziren?

Bestalde, XIV. mendean, hiribildua fundatu zenean, Belmonte,Aginaga eta Zubietarekin batera
“Juan Ochoa de Urd ayagaren lurra” aipatzen da. Juan Ochoa horren jaurgo bat ote zen
Urdaiaga?

Garai hartatik aurrera, Urdaiaga Usurbilgo alde nagusietako bat da, bertan izan baitute oinarria
hainbat familia garrantzitsuk; U rdaiaga leinuaz gain, hemen ditugu hiru Berreiartzak, Gilisasti,
Zabalea, Illunbe, O a... oinetxeak. Honela, San Esteban ermitari, Oako San Esteban ere
deitzen zaio, Oa baserria bere ondoan baitago.

XVIII. mendearen erdialdean, Urdaiagan baziren dagoeneko 40-45ren bat baserri Oria ibaiaren
ezkerraldean barreiatuak.
Hiru errota eta aingurak egiteko sutegiak ere bazeuden. Hala ere, San Esteban auzo txiki bat
besterik ez zen.

San Esteban ermita, auzoko erdigunean kokatua, San Salbatore elizari erantsia egon da beti,
nahiz eta batzuetan parrokia deitzen zitzaion.

Denborarekin, San Esteban ermita dagoen gain honen bi aldeetara beste bi auzune sortu
z i re n : Txokoalde eta Santuenea. Baserr i t a rren kofradia ere bazegoen bertan, “San Esteban”
deitzen zena.

Txokoalde auzunea Urdaiagako dorre zaharr a ren inguruan sortu zen. Hainbat baserri eta
etxe egin ziren haren inguruan, hala nola, Irigoindegi, Karatxea, Errementaldegi, Portu...Txokoaldeko
baserr i t a rrek ere bazuten beren kofradia, eta Simonenezarrean biltzen ziren; gero a go
Simoneneberri edo Zumetanera pasa ziren.

Z o rrotzeko zubia egin baino lehenago, Aialdenea eta Sañarrienea baserrien artean zego e n
ibi zaharretik zehar joaten zen lotura Usurbildik San Esteban ermitara. Aspaldi, aipatutako ibi
horretan, bandoen borroketan hil zuten Oñaztarren Martin López de Murua buruzagia. Geroa
go, Zorro t z e ko zubia egin zen, baina lehenagotik han izango ziren Ermotegiak, Aialdenea,
Sañarrienea eta gaur desagertutako Santuenea baserriak.

1955etik aurrera, eta ondorengo hamarkadan, handitu egin zen etxe berri asko egin baitzituzten,
gaur ezagutzen dugun moduan egituratuz.

Mendipean eta ibai ertzean lasai daude Urdaiaga eta urdatarrak.“Larrosa bat du Usurbilek
politena eta zu zera Urdaiaga” diote Antton Aranburuk jarritako bertsoek.

Irabiko erriberetako hegoaldean aurkitzen da, laborantzarako ezin hobeak diren lurretan. Paraje honetan Oria ibaiak bihurgune handi bat egiten du; bihurgune horren erdian, gain zabal eta lau batean dago baserri handi eta eder hau. Berraiartzabarrena Aginagako Komunitateko partaidea da.

Etxe honen izenaz ezagutzen diren lehenengo aipamenak XV. mendearen bukaerakoak dira. Luis Murugarren historialariak dioenez, Usurbilen ezagutzen den aurreneko "gizon onen" (homes buenos) 1499ko erroldan "Juan de Arrayarza devajo" deitzen zen jauna agertzen da.

1625ean, Lope Martinez de Isastik ere hiru oinetxe aipatzen ditu Urdaiagan "Berreiarza" izenarekin; horietako bat Berraiartzabarrena da, zalantzarik gabe. 1642an, etxe honek hiru dukat eman zituen erregearentzat "donativo graçiosso" deitzen zen zerga moduan. Bestalde, 1772an, Miguel de Arrillaga Echeveste zen baserri honen jabea, Manuel Lekuonak dioenez.

1864ko "Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa" zerrendan gainera, "Berreiza Barrena" izeneko baserria agertzen da, udaletxetik 1.300 metrora kokatua. Badirudi urte hartan oraindik bi etxebizitzatan zatitu gabe zegoela. Dirudienez, garai hartan banatua da baserri hau. Horretarako, baserri zaharraren egitura bota, erdian horma sendo bat egin, eta bi zati berdin eraiki ziren, beti ere zurezko egiturarekin. Gaur, bi etxebizitzek mantentzen dute eraiki zen garaiko egitura.

1920an, Berraiartzabarreneko jabea Sebastian de Endaya zen. Urte horren inguruan, baserriko maizterrak Mujika eta Iribar familiak ziren. Geroago, Iribartarrek alde egin zutenean, Makazaga familia etorri zen, aiarrak azken hauek. Mujikatarrak berriz, aspaldi bizi dira baserri honetan, hegomendebaleko zatian. Manuel Mujika Berraiartzabarrenako semea da, eta Manuela Salsamendi emaztea, Zubietako Barrenetxebekoko alaba zen. Familia honek lehengo jabeari erosi zion bere aldea, 1930-1940 hamarkadan.

Baserriaren beste aldera, iparrekialdekora alegia, Makazaga familiak alde egin zuenean, Julian Zinkunegi Alkizalete eta Dolores Arruti Uranga senar-emazteak etorri ziren. Julian Asteasuko Sarobekoa zen, eta Dolores, berriz, zizurkildarra, bertan dagoen izen bereko baserrikoa. Zinkunegi familiak 1937an erosi zuen bere aldea, Sebastian de Endayaren ondoren bertako jabea izan zen Donostiako Iturralderi.

Zortzi edo hamabi buru izaten zituzten baserriaren alde bakoitzean. Gaur egun Mujika familiak 10-14 larre behi hazten ditu baserriko belardietan. Zinkunegitarrek, aldiz, 2000n kendu zuten azken behia. Batez ere, baratzean aritzen dira gaur egun, eta Teresa Zinkunegi andrea egunero Donostiako San Martin merkatura joaten da bere produktuak edo "tratua" saltzera. San Martina joaten den azkenetako usurbildarra da.

Baserriaren lotutako argazkiak: