Hasierara

Kontsultak

Auzoak

aginaga    elizalde    kalezar    txikierdi    [ urdaiaga ]    zubieta   

Irisasi eta Andatza mendipean sortu zen Urdaiaga.

Urdaiaga San Esteban elizaren feudoa zen, eta Orre a g a ko monastegiarekin erlazionatua
zegoen, Leandro Silvan ikerlariak zioenez, baina ezin daiteke hori ziurtatu, izan ere Orreagak
lur hauetan zuen eragina askoz ere lehenago koa baita. 1413an aipatzen da “Sant Esteban de
Hohoa” lehenengo aldiz. Luis Murugarren historialariak dio, XVI. mendearen erdi aldean, San
Estebanen bazegoela komentu bat moja frantziskotarrekin, baita 1598an berena zuten Errotaberri
etxea saldu zutela ere.

Baina gaur Urdaiaga den eremu honen historia askoz ere lehenago hasi zen.Antso Jakituna
Nafarroako erregeak Donostiari “Hiri Gutuna” edo “Carta Puebla” delakoa eman zionean, hiri
berriaren barrutiak “Oria ibaian zuen muga”. Beraz, gaur Zubieta eta Urdaiaga diren lurrak ez
ziren gelditzen hiri berriaren eskumenean.Antso erregeak argitzen du erregearen jabegopean
zeuden lurrei ematen ziela bere forua. Beharbada, garai haietan dago e n e ko Urdaiaga (eta
Zubieta) Orreagako monastegiarenak ote ziren?

Bestalde, XIV. mendean, hiribildua fundatu zenean, Belmonte,Aginaga eta Zubietarekin batera
“Juan Ochoa de Urd ayagaren lurra” aipatzen da. Juan Ochoa horren jaurgo bat ote zen
Urdaiaga?

Garai hartatik aurrera, Urdaiaga Usurbilgo alde nagusietako bat da, bertan izan baitute oinarria
hainbat familia garrantzitsuk; U rdaiaga leinuaz gain, hemen ditugu hiru Berreiartzak, Gilisasti,
Zabalea, Illunbe, O a... oinetxeak. Honela, San Esteban ermitari, Oako San Esteban ere
deitzen zaio, Oa baserria bere ondoan baitago.

XVIII. mendearen erdialdean, Urdaiagan baziren dagoeneko 40-45ren bat baserri Oria ibaiaren
ezkerraldean barreiatuak.
Hiru errota eta aingurak egiteko sutegiak ere bazeuden. Hala ere, San Esteban auzo txiki bat
besterik ez zen.

San Esteban ermita, auzoko erdigunean kokatua, San Salbatore elizari erantsia egon da beti,
nahiz eta batzuetan parrokia deitzen zitzaion.

Denborarekin, San Esteban ermita dagoen gain honen bi aldeetara beste bi auzune sortu
z i re n : Txokoalde eta Santuenea. Baserr i t a rren kofradia ere bazegoen bertan, “San Esteban”
deitzen zena.

Txokoalde auzunea Urdaiagako dorre zaharr a ren inguruan sortu zen. Hainbat baserri eta
etxe egin ziren haren inguruan, hala nola, Irigoindegi, Karatxea, Errementaldegi, Portu...Txokoaldeko
baserr i t a rrek ere bazuten beren kofradia, eta Simonenezarrean biltzen ziren; gero a go
Simoneneberri edo Zumetanera pasa ziren.

Z o rrotzeko zubia egin baino lehenago, Aialdenea eta Sañarrienea baserrien artean zego e n
ibi zaharretik zehar joaten zen lotura Usurbildik San Esteban ermitara. Aspaldi, aipatutako ibi
horretan, bandoen borroketan hil zuten Oñaztarren Martin López de Murua buruzagia. Geroa
go, Zorro t z e ko zubia egin zen, baina lehenagotik han izango ziren Ermotegiak, Aialdenea,
Sañarrienea eta gaur desagertutako Santuenea baserriak.

1955etik aurrera, eta ondorengo hamarkadan, handitu egin zen etxe berri asko egin baitzituzten,
gaur ezagutzen dugun moduan egituratuz.

Mendipean eta ibai ertzean lasai daude Urdaiaga eta urdatarrak.“Larrosa bat du Usurbilek
politena eta zu zera Urdaiaga” diote Antton Aranburuk jarritako bertsoek.

Santuenea auzunean, Aialdenetik eta Atxeganetik oso hurbil dago, Puela, Urteaga eta Zubietara zihoan herribide zaharraren ondoan. Planta errektangularreko etxe hau, bi etxebizitzatan erditik zatitua dago gaur egun. Iparraldekoa, orain dela urte gutxi bota, eta osorik berregina dute. Hegoaldekoak, berriz, egitura zaharra mantentzen du; hormak harri eta manposteriaz eginak daude, eta XVIII. mendeko zurezko bilbapenak ditu hiru aurrealde edo fatxadetan. Ermotegiaundi Aginagako Komunitateko partaidea da, eta akzio bat dagokio aipatutako erakunde horretan.

Ermotegiaundi Urdaiaga eta Usurbilgo antzinako etxe zaharrenetakoa da. Badirudi bere izena antroponimo batetik datorrela; izan ere, zenbait izkribu zaharretan "Hermanotegui" izenarekin agertzen da.

1499an, Usurbilen ezagutzen den "gizon onen" ("homes buenos") aurreneko erroldan, Miguel de Hermanotegui izena zuen pertsona bat aipatzen du Luis Murugarrenek. 1549an "Hermanotegui" izeneko etxea aipatzen da Usurbilen, eta seguru asko etxe horrexez ari da. 1573an, Magdalena de Sasoeta eta Joanes de Oria ziren "Hermotegui Handiko"ko jabeak. Lope Martinez de Isastik ere, 1625ean, Urdaiagako "Ermotegui Andia" oinetxeari erreferentzia egiten dio. 1642an, berriz, "Hermotegui" etxea aipatzen da Usurbilen. Geroago, 1663an, Zubietan izandako auzi batean "Hernioteguia" deitutako etxea aipatzen da.

1664an, aldiz, "Hermotegui" etxeko jabea zen Martin de Soroak bi dukat eman zituen erregearentzat "donativo graçiosso" gisa. 1704ko beste auzi batean, "Hermutegui el Mayor" etxea agertzen da. Urte horretan bertan, Pablo de Lersundi zen "Hermuategi" izeneko etxearen jabea. Pabloren aitak, Francisco deitzen zenak, baserria erosi zuen 1680an. Garai horretan Francisco de Aizega bizi zen maizter.

Duela urte asko, Ermotegiaundin Lizarraga familia bizitu zen. Hemendik, Txikierdi auzunean zegoen eta gaur desagertua den Portaleza baserrira pasa ziren bizitzera.

1920an, Joxe Antonio Maritxalar eta Trinidad Lertxundi senar-emazteak bizi ziren. Bautista izena zuen seme bat zuten. Santiago, Joxe Antonioren anaia ere, beraiekin bizi zen.

1943an Zabaleako Joxe Aizpurua eta Igartzazabaleko Joxepa Iribar senar-emazte ezkonberriak bizitzen jarri ziren.

Gaur egun, Ermotegiaundiren alde batean Maria Zubiria eta bere seme Moises Andres bizi dira, Kalezarretik etorriak. Baserriaren beste aldean, berriz, Joxe Mari Zubiria, Mariaren anaia, bizi da. Behiak 1992an kendu zituzten.

Baserriaren lotutako argazkiak: