Hasierara

Kontsultak

Auzoak

aginaga    elizalde    kalezar    txikierdi    [ urdaiaga ]    zubieta   

Irisasi eta Andatza mendipean sortu zen Urdaiaga.

Urdaiaga San Esteban elizaren feudoa zen, eta Orre a g a ko monastegiarekin erlazionatua
zegoen, Leandro Silvan ikerlariak zioenez, baina ezin daiteke hori ziurtatu, izan ere Orreagak
lur hauetan zuen eragina askoz ere lehenago koa baita. 1413an aipatzen da “Sant Esteban de
Hohoa” lehenengo aldiz. Luis Murugarren historialariak dio, XVI. mendearen erdi aldean, San
Estebanen bazegoela komentu bat moja frantziskotarrekin, baita 1598an berena zuten Errotaberri
etxea saldu zutela ere.

Baina gaur Urdaiaga den eremu honen historia askoz ere lehenago hasi zen.Antso Jakituna
Nafarroako erregeak Donostiari “Hiri Gutuna” edo “Carta Puebla” delakoa eman zionean, hiri
berriaren barrutiak “Oria ibaian zuen muga”. Beraz, gaur Zubieta eta Urdaiaga diren lurrak ez
ziren gelditzen hiri berriaren eskumenean.Antso erregeak argitzen du erregearen jabegopean
zeuden lurrei ematen ziela bere forua. Beharbada, garai haietan dago e n e ko Urdaiaga (eta
Zubieta) Orreagako monastegiarenak ote ziren?

Bestalde, XIV. mendean, hiribildua fundatu zenean, Belmonte,Aginaga eta Zubietarekin batera
“Juan Ochoa de Urd ayagaren lurra” aipatzen da. Juan Ochoa horren jaurgo bat ote zen
Urdaiaga?

Garai hartatik aurrera, Urdaiaga Usurbilgo alde nagusietako bat da, bertan izan baitute oinarria
hainbat familia garrantzitsuk; U rdaiaga leinuaz gain, hemen ditugu hiru Berreiartzak, Gilisasti,
Zabalea, Illunbe, O a... oinetxeak. Honela, San Esteban ermitari, Oako San Esteban ere
deitzen zaio, Oa baserria bere ondoan baitago.

XVIII. mendearen erdialdean, Urdaiagan baziren dagoeneko 40-45ren bat baserri Oria ibaiaren
ezkerraldean barreiatuak.
Hiru errota eta aingurak egiteko sutegiak ere bazeuden. Hala ere, San Esteban auzo txiki bat
besterik ez zen.

San Esteban ermita, auzoko erdigunean kokatua, San Salbatore elizari erantsia egon da beti,
nahiz eta batzuetan parrokia deitzen zitzaion.

Denborarekin, San Esteban ermita dagoen gain honen bi aldeetara beste bi auzune sortu
z i re n : Txokoalde eta Santuenea. Baserr i t a rren kofradia ere bazegoen bertan, “San Esteban”
deitzen zena.

Txokoalde auzunea Urdaiagako dorre zaharr a ren inguruan sortu zen. Hainbat baserri eta
etxe egin ziren haren inguruan, hala nola, Irigoindegi, Karatxea, Errementaldegi, Portu...Txokoaldeko
baserr i t a rrek ere bazuten beren kofradia, eta Simonenezarrean biltzen ziren; gero a go
Simoneneberri edo Zumetanera pasa ziren.

Z o rrotzeko zubia egin baino lehenago, Aialdenea eta Sañarrienea baserrien artean zego e n
ibi zaharretik zehar joaten zen lotura Usurbildik San Esteban ermitara. Aspaldi, aipatutako ibi
horretan, bandoen borroketan hil zuten Oñaztarren Martin López de Murua buruzagia. Geroa
go, Zorro t z e ko zubia egin zen, baina lehenagotik han izango ziren Ermotegiak, Aialdenea,
Sañarrienea eta gaur desagertutako Santuenea baserriak.

1955etik aurrera, eta ondorengo hamarkadan, handitu egin zen etxe berri asko egin baitzituzten,
gaur ezagutzen dugun moduan egituratuz.

Mendipean eta ibai ertzean lasai daude Urdaiaga eta urdatarrak.“Larrosa bat du Usurbilek
politena eta zu zera Urdaiaga” diote Antton Aranburuk jarritako bertsoek.

Txokoalde auzunetik hegoaldera, Erroizpetik behera datorren errekaren ondoan dago Goikoerrota. Bi solairu eta upelategia dituen etxe polita da. Harri eta manposteriaz egina, zur-bilbapenak ditu hegoaldera orientatua dagoen fatxada nagusian. Gaur ez da errotaren aztarnarik leku honetan. Etxe honen kokapena ikusita, bere ondoan dagoen Txankaerrotarekin batera, ura antepara edo ur biltegi beretik hartzen zutela dirudi. Gainera, inguru honetan Urdaiagako burdinola zegoen, burdin-zepa hondakinez betea baitago inguru guztia. Urdaiagako oinetxe eta jauregiko eranskin bat zen, honen burdinola -"herreria maior"- gisa agertzen da 1689an. Urdaiaga jauregia bezala, Elizaldeko Saroeko oinetxeko menpekoa zen.

Gaurko Goikoerrota baserria XVIII. mendean eraikia da, eta 1975 inguruan eraberritua. 1864ko "Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa" zerrendan "Goicoerrota" deitutako etxea agertzen da. Errota zen, eta errotaria bertan bizi zen.

1890ean, Frantzisko eta Balentin Kamino Arozena anaiak hemen bizi zirela dio Antxon Agirre Sorondok. Geroago, Aginagako Ezpalditxikiko Zubiria familiakoak jarri ziren bizitzen maizter.

Goikoerrotan jaioa zen Pilar Zubiria, Joxe Mari Muguruza Oñederra mendaroarrarekin, Aldatxako Joxe Muguruzaren anaia zenarekin ezkondu zen. Joxe Mari eta Pilarren semea, Bixente, gelditu zen baserrian, eta Aiako Altzolako Telleri baserriko Mari Kruz Agirrerekin ezkondu zen. Lau seme-alaba dituzte. Bixente gaztea zela, Goikoerrota Txankaerrotarekin batera erosi zuten gurasoek. Bi etxeengatik eta lau goldeko lur-sailarengatik 13.000 pezeta ordaindu zizkioten etxeen jabe zen Maria del Pilar Zappino y Barcaizteguiri, 1934an. Garai hartan, 13 urterekin, Bixente morroi joan zen Aginagako Ezpalditxikira, osaba-izeben etxera.

Hiruzpalau behi izaten ziren Goikoerrotan, 1985 inguruan kendu zituzten arte, bat izan ezik. Azken hau 1992 arte izan zuten

Baserriaren lotutako argazkiak: