Hasierara

Kontsultak

Auzoak

aginaga    elizalde    kalezar    txikierdi    [ urdaiaga ]    zubieta   

Irisasi eta Andatza mendipean sortu zen Urdaiaga.

Urdaiaga San Esteban elizaren feudoa zen, eta Orre a g a ko monastegiarekin erlazionatua
zegoen, Leandro Silvan ikerlariak zioenez, baina ezin daiteke hori ziurtatu, izan ere Orreagak
lur hauetan zuen eragina askoz ere lehenago koa baita. 1413an aipatzen da “Sant Esteban de
Hohoa” lehenengo aldiz. Luis Murugarren historialariak dio, XVI. mendearen erdi aldean, San
Estebanen bazegoela komentu bat moja frantziskotarrekin, baita 1598an berena zuten Errotaberri
etxea saldu zutela ere.

Baina gaur Urdaiaga den eremu honen historia askoz ere lehenago hasi zen.Antso Jakituna
Nafarroako erregeak Donostiari “Hiri Gutuna” edo “Carta Puebla” delakoa eman zionean, hiri
berriaren barrutiak “Oria ibaian zuen muga”. Beraz, gaur Zubieta eta Urdaiaga diren lurrak ez
ziren gelditzen hiri berriaren eskumenean.Antso erregeak argitzen du erregearen jabegopean
zeuden lurrei ematen ziela bere forua. Beharbada, garai haietan dago e n e ko Urdaiaga (eta
Zubieta) Orreagako monastegiarenak ote ziren?

Bestalde, XIV. mendean, hiribildua fundatu zenean, Belmonte,Aginaga eta Zubietarekin batera
“Juan Ochoa de Urd ayagaren lurra” aipatzen da. Juan Ochoa horren jaurgo bat ote zen
Urdaiaga?

Garai hartatik aurrera, Urdaiaga Usurbilgo alde nagusietako bat da, bertan izan baitute oinarria
hainbat familia garrantzitsuk; U rdaiaga leinuaz gain, hemen ditugu hiru Berreiartzak, Gilisasti,
Zabalea, Illunbe, O a... oinetxeak. Honela, San Esteban ermitari, Oako San Esteban ere
deitzen zaio, Oa baserria bere ondoan baitago.

XVIII. mendearen erdialdean, Urdaiagan baziren dagoeneko 40-45ren bat baserri Oria ibaiaren
ezkerraldean barreiatuak.
Hiru errota eta aingurak egiteko sutegiak ere bazeuden. Hala ere, San Esteban auzo txiki bat
besterik ez zen.

San Esteban ermita, auzoko erdigunean kokatua, San Salbatore elizari erantsia egon da beti,
nahiz eta batzuetan parrokia deitzen zitzaion.

Denborarekin, San Esteban ermita dagoen gain honen bi aldeetara beste bi auzune sortu
z i re n : Txokoalde eta Santuenea. Baserr i t a rren kofradia ere bazegoen bertan, “San Esteban”
deitzen zena.

Txokoalde auzunea Urdaiagako dorre zaharr a ren inguruan sortu zen. Hainbat baserri eta
etxe egin ziren haren inguruan, hala nola, Irigoindegi, Karatxea, Errementaldegi, Portu...Txokoaldeko
baserr i t a rrek ere bazuten beren kofradia, eta Simonenezarrean biltzen ziren; gero a go
Simoneneberri edo Zumetanera pasa ziren.

Z o rrotzeko zubia egin baino lehenago, Aialdenea eta Sañarrienea baserrien artean zego e n
ibi zaharretik zehar joaten zen lotura Usurbildik San Esteban ermitara. Aspaldi, aipatutako ibi
horretan, bandoen borroketan hil zuten Oñaztarren Martin López de Murua buruzagia. Geroa
go, Zorro t z e ko zubia egin zen, baina lehenagotik han izango ziren Ermotegiak, Aialdenea,
Sañarrienea eta gaur desagertutako Santuenea baserriak.

1955etik aurrera, eta ondorengo hamarkadan, handitu egin zen etxe berri asko egin baitzituzten,
gaur ezagutzen dugun moduan egituratuz.

Mendipean eta ibai ertzean lasai daude Urdaiaga eta urdatarrak.“Larrosa bat du Usurbilek
politena eta zu zera Urdaiaga” diote Antton Aranburuk jarritako bertsoek.

San Estebango elizatik hegomendebalera, Erroizpeko zuloa eta errekaren ondoko gain batean dago Igartzazabal. Baserria saroe edo sarobe baten ertzean aurkitzen da. Berea du saroe hori, eta etxe ataritik zaintzen ditu horren soro eta belardiak.

Planta errektangularreko eraikuntza da; lau hormak harri eta manposteriaz eginak ditu. Iparraldeko ertza harlanduz egina dago, eta ekialdeko aurrealdeak, hau da, fatxada nagusiak, zurezko bilbapena dauka. XVIII. mendeko eraikuntza polita da. Hala ere, barruan baditu XVII. mendekoak diren aztarnak. Aitzmurgil eta bi Puela baserriak bezalaxe, Igartzazabal ere artzain familiarentzat egindako etxea da. Azken hamarkada hauetan, Igartzazabal da artzaintza jarduerari eutsi dion bakarretakoa. Beti izan dira artalde handiak Igartzazabalen (Iratzazabal izenarekin ere azaltzen da dokumentu zaharretan).

Aginagako Komunitatearen partaide izan da beti. Antzinakoak dira etxe honen erreferentziak: Luis Murugarren historialariak dagoeneko 1539an aipatzen du "Irazazabal" Aginagako baserria. 1573an Gracia de Irigoyen eta Jorge de Celayandia ziren jabeak. Lope Martinez de Isastik ere aipatzen du, Urdaiagako "Iratcezabal" izeneko oinetxea, 1625ean. Geroago, 1669an Juanes de Ondaldagorri aginagarra aipatzen da "Irazazabal" etxeko jabe.

Manuel Lekuonak dioenez, Aginagako Komunitateak zentsu edo mantenu-pentsio bat ordaintzen zuen Lasarteko Brigiden komentuarentzat. Horretarako ondarea aitortzen zuen Komunitate honek, eta 1767ko aitorpenean diote "Irazazabal" baserria bere lursail guztiekin erosteko zirela ondorengo urteetan.

XIX. mendearen erdialdetik aurrera, "Igarzazabal" izenarekin ezagutzen da baserri hau. 1920an, Urdaiagatorrea Anbrosio Zatarainena zen. Baina Iribar familia bizi da bertan XIX. mendearen bigarren erditik aurrera. Hamabi senide ziren Iribartarrak, aspaldi Zizurkilgo Pagamendi baserritik Usurbila etorri zirenean. Narzisa Iribar Gorostiaga Igartzazabalen jaio zen 1915ean. Joxe Iribar eta Ana Josefa Gorostiaga zituen gurasoak. Asteasuko Urkidizar baserriko Frantzisko Goenaga Urangarekin ezkondu zen Narzisa, eta bost seme-alaba izan zituzten. Anaia zaharrena, Juanito, baserrian bizi zen ezkongabea, eta Maria Dolores alaba etxera ezkondu zen. Beste hiru anai-arrebak kalera joan ziren bizitzera. Maria Dolores Bedaioko Gurbillaundiko Santos Jauregi Iriarterekin ezkondu zen. Santos artzaina zen lanbidez. Mendeetan zehar artzainek egin duten bidea jarraituz, Santos Usurbila etorri zen, eta Igartzazabalen ezkondu. Orain, bera da bertako nagusia. Jauregi-Goenagatarrak maizterrak izan dira 1990 arte, urte horretan erosi baitzioten baserria Urdaiagatorreko Anbrosio Zataraini.

Ardiez gainera, lehen 8-12 behi zituzten, baita idi parea ere.

Baserriaren lotutako argazkiak: