Hasierara

Kontsultak

Auzoak

aginaga    elizalde    kalezar    txikierdi    [ urdaiaga ]    zubieta   

Irisasi eta Andatza mendipean sortu zen Urdaiaga.

Urdaiaga San Esteban elizaren feudoa zen, eta Orre a g a ko monastegiarekin erlazionatua
zegoen, Leandro Silvan ikerlariak zioenez, baina ezin daiteke hori ziurtatu, izan ere Orreagak
lur hauetan zuen eragina askoz ere lehenago koa baita. 1413an aipatzen da “Sant Esteban de
Hohoa” lehenengo aldiz. Luis Murugarren historialariak dio, XVI. mendearen erdi aldean, San
Estebanen bazegoela komentu bat moja frantziskotarrekin, baita 1598an berena zuten Errotaberri
etxea saldu zutela ere.

Baina gaur Urdaiaga den eremu honen historia askoz ere lehenago hasi zen.Antso Jakituna
Nafarroako erregeak Donostiari “Hiri Gutuna” edo “Carta Puebla” delakoa eman zionean, hiri
berriaren barrutiak “Oria ibaian zuen muga”. Beraz, gaur Zubieta eta Urdaiaga diren lurrak ez
ziren gelditzen hiri berriaren eskumenean.Antso erregeak argitzen du erregearen jabegopean
zeuden lurrei ematen ziela bere forua. Beharbada, garai haietan dago e n e ko Urdaiaga (eta
Zubieta) Orreagako monastegiarenak ote ziren?

Bestalde, XIV. mendean, hiribildua fundatu zenean, Belmonte,Aginaga eta Zubietarekin batera
“Juan Ochoa de Urd ayagaren lurra” aipatzen da. Juan Ochoa horren jaurgo bat ote zen
Urdaiaga?

Garai hartatik aurrera, Urdaiaga Usurbilgo alde nagusietako bat da, bertan izan baitute oinarria
hainbat familia garrantzitsuk; U rdaiaga leinuaz gain, hemen ditugu hiru Berreiartzak, Gilisasti,
Zabalea, Illunbe, O a... oinetxeak. Honela, San Esteban ermitari, Oako San Esteban ere
deitzen zaio, Oa baserria bere ondoan baitago.

XVIII. mendearen erdialdean, Urdaiagan baziren dagoeneko 40-45ren bat baserri Oria ibaiaren
ezkerraldean barreiatuak.
Hiru errota eta aingurak egiteko sutegiak ere bazeuden. Hala ere, San Esteban auzo txiki bat
besterik ez zen.

San Esteban ermita, auzoko erdigunean kokatua, San Salbatore elizari erantsia egon da beti,
nahiz eta batzuetan parrokia deitzen zitzaion.

Denborarekin, San Esteban ermita dagoen gain honen bi aldeetara beste bi auzune sortu
z i re n : Txokoalde eta Santuenea. Baserr i t a rren kofradia ere bazegoen bertan, “San Esteban”
deitzen zena.

Txokoalde auzunea Urdaiagako dorre zaharr a ren inguruan sortu zen. Hainbat baserri eta
etxe egin ziren haren inguruan, hala nola, Irigoindegi, Karatxea, Errementaldegi, Portu...Txokoaldeko
baserr i t a rrek ere bazuten beren kofradia, eta Simonenezarrean biltzen ziren; gero a go
Simoneneberri edo Zumetanera pasa ziren.

Z o rrotzeko zubia egin baino lehenago, Aialdenea eta Sañarrienea baserrien artean zego e n
ibi zaharretik zehar joaten zen lotura Usurbildik San Esteban ermitara. Aspaldi, aipatutako ibi
horretan, bandoen borroketan hil zuten Oñaztarren Martin López de Murua buruzagia. Geroa
go, Zorro t z e ko zubia egin zen, baina lehenagotik han izango ziren Ermotegiak, Aialdenea,
Sañarrienea eta gaur desagertutako Santuenea baserriak.

1955etik aurrera, eta ondorengo hamarkadan, handitu egin zen etxe berri asko egin baitzituzten,
gaur ezagutzen dugun moduan egituratuz.

Mendipean eta ibai ertzean lasai daude Urdaiaga eta urdatarrak.“Larrosa bat du Usurbilek
politena eta zu zera Urdaiaga” diote Antton Aranburuk jarritako bertsoek.

Iruindegi" esanda ezagutzen den baserrri hau Txokoaldeko erdigunean dago, Portu eta Errementaldegi baserrien ondoan kokatua. Baserri-eraikuntza zaharra da Irigoindegi, XVI. mendean egina seguru asko. Oraindik orain, ganbaran mantentzen ditu aipatutako garai hartako bi gapirio handi. Planta errektangularra (17,8 x 12,80 metro) du, eta lau hormak harri eta manposteriaz eginak daude. Hegoaldeko fatxadan dituen zur bilbapenak mortairuz eta karez estaliak daude. Antzinean, aipatu aurrealde hau izan zen fatxada nagusia. Bi solairu, ganbara eta bi ur-isuritako teilatua dauka.

Irigoindegi antzinako baserria denez, aspaldikoak dira etxe honen erreferentziak. Luis Murugarrenek aipatzen duen Usurbilen egindako aurreneko erroldan, 1499an, "Miguel de Yoquin" delako jaun bat agertzen da. Baliteke etxe honetako semea izatea.

1566an, Martin Arano de Celayandia jaunak auzotasuna zuen Donostian. Aginagako "Iguindequi" etxean jaioa zela dio Juan Carlos de Guerra historialariak bere "Ensayo de un padrón histórico" liburuan. Urdaiagako Irigoindegi etxea zen etxe hori, dirudienez. 1573an Maria Joan de Arrillaga zen "Igogandegui" etxeko jabea. Lope Martinez de Isastik, bestalde, "Yoguindegui" izeneko oinetxea aipatzen du Urdaiagan. Antza denez, Irigoindegi baserriaz ari zen. Geroago, 1752an ere aipatua da, Luis Mari Mujikak oraingoan, Usurbilgo toponimoen zerrendan.

Aginagako Komunitateko partaide izan da beti, eta komunitate honetako jabetza-eskrituretan, Gabriel Arrillaga jauna "poseedor del caserío Irigoindegui" agertzen da. Urte hartan, hau da 1920an, aipatutako komunitateko zinpekoa zen.

Egun, Irigoindegin Ibarguren-Arrillaga familia bizi da. Etxearen eskrituretan ikus daiteke, 1883an, Gabriel Arrillagak erosi zuela baserria, 7.500 pezeta ordainduz. Ordu arte, jabeak Logroñoko Narciso Jiménez Lozano, Miguel Mínguez Calleja eta Pablo Moral Jiménez izan ziren.

Ramon Arrillaga Zugasti semeak 36 urte zituen, Gabrielek etxea erosi zuenean. Lartzandietako alaba zen Teresa Illarramendi Atxegarekin ezkondu zen, eta Irigoindegin bizitzen jarri ziren. Beren biloba batek, Angelak, hartu zuen oinordekotza. Hau Txomin Ibarguren Saizarreko semearekin ezkondu zen. Txomin orain dela 28 urte hila da, Angela berriz 2004ko otsailean hil zen.

Irigoindegiko ukuiluan hiru behi eta hiru txekor izaten ziren lehen. Gaur, behi bakarra mantentzen dute.

Baserriaren lotutako argazkiak: