Hasierara

Kontsultak

Auzoak

aginaga    elizalde    kalezar    txikierdi    [ urdaiaga ]    zubieta   

Irisasi eta Andatza mendipean sortu zen Urdaiaga.

Urdaiaga San Esteban elizaren feudoa zen, eta Orre a g a ko monastegiarekin erlazionatua
zegoen, Leandro Silvan ikerlariak zioenez, baina ezin daiteke hori ziurtatu, izan ere Orreagak
lur hauetan zuen eragina askoz ere lehenago koa baita. 1413an aipatzen da “Sant Esteban de
Hohoa” lehenengo aldiz. Luis Murugarren historialariak dio, XVI. mendearen erdi aldean, San
Estebanen bazegoela komentu bat moja frantziskotarrekin, baita 1598an berena zuten Errotaberri
etxea saldu zutela ere.

Baina gaur Urdaiaga den eremu honen historia askoz ere lehenago hasi zen.Antso Jakituna
Nafarroako erregeak Donostiari “Hiri Gutuna” edo “Carta Puebla” delakoa eman zionean, hiri
berriaren barrutiak “Oria ibaian zuen muga”. Beraz, gaur Zubieta eta Urdaiaga diren lurrak ez
ziren gelditzen hiri berriaren eskumenean.Antso erregeak argitzen du erregearen jabegopean
zeuden lurrei ematen ziela bere forua. Beharbada, garai haietan dago e n e ko Urdaiaga (eta
Zubieta) Orreagako monastegiarenak ote ziren?

Bestalde, XIV. mendean, hiribildua fundatu zenean, Belmonte,Aginaga eta Zubietarekin batera
“Juan Ochoa de Urd ayagaren lurra” aipatzen da. Juan Ochoa horren jaurgo bat ote zen
Urdaiaga?

Garai hartatik aurrera, Urdaiaga Usurbilgo alde nagusietako bat da, bertan izan baitute oinarria
hainbat familia garrantzitsuk; U rdaiaga leinuaz gain, hemen ditugu hiru Berreiartzak, Gilisasti,
Zabalea, Illunbe, O a... oinetxeak. Honela, San Esteban ermitari, Oako San Esteban ere
deitzen zaio, Oa baserria bere ondoan baitago.

XVIII. mendearen erdialdean, Urdaiagan baziren dagoeneko 40-45ren bat baserri Oria ibaiaren
ezkerraldean barreiatuak.
Hiru errota eta aingurak egiteko sutegiak ere bazeuden. Hala ere, San Esteban auzo txiki bat
besterik ez zen.

San Esteban ermita, auzoko erdigunean kokatua, San Salbatore elizari erantsia egon da beti,
nahiz eta batzuetan parrokia deitzen zitzaion.

Denborarekin, San Esteban ermita dagoen gain honen bi aldeetara beste bi auzune sortu
z i re n : Txokoalde eta Santuenea. Baserr i t a rren kofradia ere bazegoen bertan, “San Esteban”
deitzen zena.

Txokoalde auzunea Urdaiagako dorre zaharr a ren inguruan sortu zen. Hainbat baserri eta
etxe egin ziren haren inguruan, hala nola, Irigoindegi, Karatxea, Errementaldegi, Portu...Txokoaldeko
baserr i t a rrek ere bazuten beren kofradia, eta Simonenezarrean biltzen ziren; gero a go
Simoneneberri edo Zumetanera pasa ziren.

Z o rrotzeko zubia egin baino lehenago, Aialdenea eta Sañarrienea baserrien artean zego e n
ibi zaharretik zehar joaten zen lotura Usurbildik San Esteban ermitara. Aspaldi, aipatutako ibi
horretan, bandoen borroketan hil zuten Oñaztarren Martin López de Murua buruzagia. Geroa
go, Zorro t z e ko zubia egin zen, baina lehenagotik han izango ziren Ermotegiak, Aialdenea,
Sañarrienea eta gaur desagertutako Santuenea baserriak.

1955etik aurrera, eta ondorengo hamarkadan, handitu egin zen etxe berri asko egin baitzituzten,
gaur ezagutzen dugun moduan egituratuz.

Mendipean eta ibai ertzean lasai daude Urdaiaga eta urdatarrak.“Larrosa bat du Usurbilek
politena eta zu zera Urdaiaga” diote Antton Aranburuk jarritako bertsoek.

San Esteban elizatik hurbil dago, hegoaldera, Ostatu eta Oabea etxeen artean, azken honi itsatsia. 1995ean Oagoia etxe zaharra bota, eta osorik berreraiki zuten. Oa antzinako oinetxea da. Badirudi bere itzalean sortu zela Urdaiagako San Esteban eliza. Lope Martinez de Isasti historialariak 1625ean "San Esteban de Hoa" deitzen dio eliza horri. Bestalde, Oagoia, "Oa Gaña" ere esan zaio, Aginagako Komunitateko partaidea izan da beti.

XV. mendetik aurrera agertzen dira Oako leinua eta oinetxearen erreferentziak. 1448an, Usurbilen, Martin de Ochoa de Hoa jaio zen, eta 1456an, Pedro de Hoa, hau ere Usurbilen. Bestalde, 1460-1470 hamarkadaren inguruan, Miguel de Oa, Oako oinetxe honetako maiorazkoa, Perona de Oquendo y Merquelin, Donostiako Okendo familia nagusiko alaba zenarekin ezkondu zen.

1532an Urtuño de Hoa Usurbilgo prokuradore edo ordezkari izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

Joanes de Hoa eta bere semea Domingo, eta Juanes eta Esteban de Hoa, laurak Usurbilgo Oa etxean jaioak, Donostian auzotasuna zuten 1566an. 1573an, Joanes de Oha eta Miguel de Oha ziren Oagoia etxearen jabeak.

1586 inguruan, Catalina de Oa, oinetxe honetako alaba, Donostiako Lugaritz auzoko Amasorrain oinetxeko maiorazko zen Pedro de Amasorrainekin ezkondu zen.

Lope Martinez de Isastik ere, 1625ean, "Hoa" izeneko oinetxea aipatzen du Urdaiagan. Geroago, 1642an, Martin eta Esteban de Hoa izenekoek dukat erdi bat eman zuten erregearentzat "donativo graçiosso" deitzen zitzaion emaitza moduan.

1767an, Manuel Lekuonaren arabera, Juan Ramon de Ayalde zen "Hoa" izeneko etxeko jabea. Lasarteko Brigiden komenturako zentsu edo mantenu pentsio bat ordaintzen zuen.

Pedro Iraola zen Oagoiko jabea 1920an. Geroago, Goierriko Gaintzatik etorritako Pedro Olea eta bere familiak erosi zuten baserria, eta bertan jarri ziren bizitzen. Hauek, berriz, Oabeko Zubeldia-Agirre familiari saldu zioten. Oleatarrek alde egin zutenean, Zubeldiatarrak pasa ziren bizitzera, bi Oa baserrietan. Joxe Julian Zubeldia eta Aiako Altzolako Izuela baserriko Maria Jesusa Agirre Urruti bere emaztea dira gaur jabeak.

Lehen sei edo zazpi behi izaten ziren baserri honetan. Esnea eta tratua saltzen zuten Donostiako San Martin plazan. Egunero joaten zen, zesterak kargatuta, Lorentxa Garin etxekoandrea, Usurbilgo geltokitik trenez Donostiara.

Sagardotegi ere izan zen Oagoia, eta garai batean bezero asko izaten zuen. Hango bolatokian, Joxe Julian Zubeldiak kontatzen duenez, bere aitonari entzuna zion bolatoki ertza, apustuak zirela eta, zilarrezko diruekin betea egoten omen zela.

Bestalde, pinu mintegiak zituzten Oagoian. Joxe Julian Zubeldiak dioenez, pinu kozkorrak zakuetan jaso, eta Zendoianeko okindegira eramaten zituzten; labe gainean berotu, eta harrotzen zirenean, ateratako hazia erein egiten zuten. Gaur, Joxe Angel Zubeldiak, Joxe Julianen anaiak, mintegiko jarduerarekin jarraitzen du; batez ere fruitu-arbolak eta lorezaintzarako landareak prestatzen ditu.

Baserriaren lotutako argazkiak: