Hasierara

Kontsultak

Auzoak

aginaga    elizalde    kalezar    txikierdi    [ urdaiaga ]    zubieta   

Irisasi eta Andatza mendipean sortu zen Urdaiaga.

Urdaiaga San Esteban elizaren feudoa zen, eta Orre a g a ko monastegiarekin erlazionatua
zegoen, Leandro Silvan ikerlariak zioenez, baina ezin daiteke hori ziurtatu, izan ere Orreagak
lur hauetan zuen eragina askoz ere lehenago koa baita. 1413an aipatzen da “Sant Esteban de
Hohoa” lehenengo aldiz. Luis Murugarren historialariak dio, XVI. mendearen erdi aldean, San
Estebanen bazegoela komentu bat moja frantziskotarrekin, baita 1598an berena zuten Errotaberri
etxea saldu zutela ere.

Baina gaur Urdaiaga den eremu honen historia askoz ere lehenago hasi zen.Antso Jakituna
Nafarroako erregeak Donostiari “Hiri Gutuna” edo “Carta Puebla” delakoa eman zionean, hiri
berriaren barrutiak “Oria ibaian zuen muga”. Beraz, gaur Zubieta eta Urdaiaga diren lurrak ez
ziren gelditzen hiri berriaren eskumenean.Antso erregeak argitzen du erregearen jabegopean
zeuden lurrei ematen ziela bere forua. Beharbada, garai haietan dago e n e ko Urdaiaga (eta
Zubieta) Orreagako monastegiarenak ote ziren?

Bestalde, XIV. mendean, hiribildua fundatu zenean, Belmonte,Aginaga eta Zubietarekin batera
“Juan Ochoa de Urd ayagaren lurra” aipatzen da. Juan Ochoa horren jaurgo bat ote zen
Urdaiaga?

Garai hartatik aurrera, Urdaiaga Usurbilgo alde nagusietako bat da, bertan izan baitute oinarria
hainbat familia garrantzitsuk; U rdaiaga leinuaz gain, hemen ditugu hiru Berreiartzak, Gilisasti,
Zabalea, Illunbe, O a... oinetxeak. Honela, San Esteban ermitari, Oako San Esteban ere
deitzen zaio, Oa baserria bere ondoan baitago.

XVIII. mendearen erdialdean, Urdaiagan baziren dagoeneko 40-45ren bat baserri Oria ibaiaren
ezkerraldean barreiatuak.
Hiru errota eta aingurak egiteko sutegiak ere bazeuden. Hala ere, San Esteban auzo txiki bat
besterik ez zen.

San Esteban ermita, auzoko erdigunean kokatua, San Salbatore elizari erantsia egon da beti,
nahiz eta batzuetan parrokia deitzen zitzaion.

Denborarekin, San Esteban ermita dagoen gain honen bi aldeetara beste bi auzune sortu
z i re n : Txokoalde eta Santuenea. Baserr i t a rren kofradia ere bazegoen bertan, “San Esteban”
deitzen zena.

Txokoalde auzunea Urdaiagako dorre zaharr a ren inguruan sortu zen. Hainbat baserri eta
etxe egin ziren haren inguruan, hala nola, Irigoindegi, Karatxea, Errementaldegi, Portu...Txokoaldeko
baserr i t a rrek ere bazuten beren kofradia, eta Simonenezarrean biltzen ziren; gero a go
Simoneneberri edo Zumetanera pasa ziren.

Z o rrotzeko zubia egin baino lehenago, Aialdenea eta Sañarrienea baserrien artean zego e n
ibi zaharretik zehar joaten zen lotura Usurbildik San Esteban ermitara. Aspaldi, aipatutako ibi
horretan, bandoen borroketan hil zuten Oñaztarren Martin López de Murua buruzagia. Geroa
go, Zorro t z e ko zubia egin zen, baina lehenagotik han izango ziren Ermotegiak, Aialdenea,
Sañarrienea eta gaur desagertutako Santuenea baserriak.

1955etik aurrera, eta ondorengo hamarkadan, handitu egin zen etxe berri asko egin baitzituzten,
gaur ezagutzen dugun moduan egituratuz.

Mendipean eta ibai ertzean lasai daude Urdaiaga eta urdatarrak.“Larrosa bat du Usurbilek
politena eta zu zera Urdaiaga” diote Antton Aranburuk jarritako bertsoek.

Txokoalde auzunean dago Saltxipi, errekaren ondoan, Errementaldegi baserritik hegoaldera. Jabetza-eskrituretan eta beste zenbait agiritan izen desberdinez deitzen da baserri hau, hala nola: "Zabalchiqui", "Zabaltxipi", eta "Zabal Azpia" (1883an Irigoindegiko jabetza-eskrituretan). Aginagako eta Urdaiagako adineko pertsonek "Saatxipi" deitzen diote. Baserri hau Aginagako Komunitateko partaidea da.

XVI. mendekoak dira etxe honen lehenengo aipamenak. Gaur ezagutzen dugun baserri eraikuntzak, hala ere, ez du gordetzen aipatutako garaiko aztarnarik. 1573an, Maria Miguel de Chipito zen "Zabale de Yuso" izeneko etxearen jabea. Beharbada, hortik dator baserri honen gaurko izena. Zabalebekoa edo Zabale de Yuso, "Zabala-Txipito" bihurtu zen, era laburrean, Zabaltxipi, eta hortik Saltxipi. Txipito familiaren erreferentziak Saltxipin bertan agertzen dira lehenengo aldiz; geroago Zubietara pasa ziren, aurrena Kamio baserrira eta ondoren, Barazarrera.

1621ean, Estefania de Zavala zen "Zabaltxipi" oinetxeko etxekoandrea, eta Domingo de Arrillaga zuen senarra. Beharbada, Estefania andrea Zabalea (Zabala de Suso) etxeko ondorengoa zen, goiko Zabalatik behekora bizitzera etorria. Urte horretan, beren seme maiorazkoa, Pedro de Arrillaga y Zavala deitua, Elizaldeko Saroe oinetxeko Magdalena de Irigoyen y Urrizmendirekin ezkondu zen.

1642an, "Zavalchipi" izeneko etxeak dukat erdi bat eman zuen erregearentzat, Gipuzkoako Batzar Nagusien mandatua betetzeko, "donativo graçiosso" deitzen zen zerga moduan.

1767an, Manuel Lekuonak dioenez, Ignacio de Arrazáin zen "Zabalchipi" baserriko jabea. Lasarteko Brigiden komentuarentzat mantenu pentsio bat ematen zuen. 1820an, berriz, "Zabalchipi" baserriaren jabeak Pedro Antonio de Arrazain eta Maria Francisca de Oyarnarte direla dirudi.

Gaur, Añorga familia da Saltxipiko jabea. Ignazio Añorga Saltxipiko semea Epifania Mendizabal zizurkildarrarekin ezkondu zen, eta zazpi seme-alaba izan zituzten. Santiago semerik zaharrena gelditu zen maiorazko, eta Errezilgo Agerre baserriko Josefa Galarragarekin ezkondu zen. Santiago 1997an hil zen 87 urte zituela, bizitza osoan baserrian lan egin eta gero. Oso baserri indartsua zen Saltxipi. Lurrak eta mendiak bazituen Puela inguruan. Gainera, Santiagok pinudiak erosi zituen Ziortza inguruan, Zizurkilen. Hamar bat abelburu izaten zituzten ukuiluan, baita idi parea ere. Morroia eta neskamea ere beti izaten ziren etxean.

Bestalde, sagardotegi oso ezaguna zen. 1936ko gerraren ondoren, bi dolare zituen, eta urte batean mila karga sagar jotzera heldu zen. Urtean 30-40 upel betetzen zituen, eta zotzetik eta botiletan saltzen zuten sagardoa.

Baserriaren lotutako argazkiak: