Hasierara

Kontsultak

Auzoak

aginaga    elizalde    kalezar    txikierdi    urdaiaga    [ zubieta ]   

Aspaldiko garaietan sortutako herria da Zubieta.Antso Jakituna Nafarro a ko erre g e a k
Donostiari Forua eman zionean, XII. mendearen erdialdean, Zubieta ez da aipatzen; baina garai
haietan honez gero bazela dirudi. Usurbil hiribildua sortu zenean, Zubietako baserrien lehenengo
izenak agertzen dira, XIV. mendean. Garai hartan, Donostia edo Usurbilen arteko hautua
egin behar izan zuten Zubietako baserriek. Sorrerako etxe haiek, gehienez 24 baserri ziren.
Honela mantendu zen Zubieta XVII. mende arte. Aipatutako mende horretan egin ziren: Sant
i a go eliza, Aliriko zubia, Kontzeju etxea (Alamandegiberri)... hainbat baserri berri sortu zen.
1666an Zubietako Unibertsitatea izena zuen.

1680an, Santiago eliza eraiki zenean, Donostia aldeko baserriak hauek ziren:Aizpurua,Altzu,
Artutxa, Berridi, Goiaran, Petritza,Arbitza, Irigoien, Etxenagusi,Araeta,Aliri, Kalea,Araundi,Artzabaletaaundi
eta Oianguren.

Honakook ere Donostiakoak ziren: Etxetxo,Artzabaletatxiki,Alamandegiberri Tellerikoa eta
Aizpuruko errota.

Aldiz, 1680 urte hartan, Usurbilgoak ziren Barrenetxebekoa,Alamandegizar, Lizarraga, Lertxundi,
Zuasti, Etxeberriaga, Barazar, Irurubieta eta Goikoetxea. Usurbil aldean, Kamio eta Amiribekoa
ziren. Guztira, Donostiari 20 baserri zegozkion, eta Usurbili berriz 11.

Donostia eta Usurbil aldekoen artean, 22 baserri ziren auzotasun osoa zutenak, o rd u ko
idazki baten pasarte honek dioen moduan:

“...el govierno de la dicha comunidad de Çubieta a estado y esta enttre catorçe o quinçe
vezinos que viven en la jurisdizión de la çiudad de San Sebastián, los quales enttre si tienen
los ofiçios de jurados que son los que goviernan la dicha comunidad, y tamvién nombran otro
jurado de parte de los vezinos que están en la jurisdición de la villa de Usúrvil, que en todo
son veynte y dos.”

Urtero aldatzen ziren Donostia eta Usurbil aldeetako zinpeko buru edo alkateak. Hauek
eramaten zituzten Ko mu n i t a t e a ren ko n t u a k , beste inongo pert s o n a ren edo botere re n
eskuhartzerik gabe.Auzotasunik ez zuten baserriek ezin zuten Ko mu n i t a t e a ren kontuetan
parte hartu. Horixe dio beste pasarte honek:

...”ay ottras casas y moradores de dicha comunidad no se les admite al dicho govierno,
por no ser de las casas avezindadas.”

Zubietako Komunitatea botere handiko elkartea zen garai haietan. Joxe Ramon Zubimendiren
“Zubieta, mila urteko herria” liburuan, epaiketa bateko lekuko baten aitorpenean irakur daiteke,
auzotasuna zuten etxeen kopurua jaisteko, Komunitateak etxeak eta ondasunak erosten
zituela:

“Que Zubieta compra que se venden por re d u ç i rse ha menos numero de vicindad y
tocarles más porción en los aprov e chamientos de los montes y demas haveres que tienen
como ha subçedido el querer comprar la cassa que llaman Yruruvieta y la cassa de Echena -
guçía, y no, aunque lo yntentaron, pudieron conseguirlo.

Komunitateko partaide izateko, beste baldintza batzuen artean, auzotasuna eta gainera
kaparetasuna eduki behar zela kontatzen du beste lekuko batek:

“para entrar en comunidad que llaman da goçar ofiçios es necesario que el pretendiente tenga casa de vecindad y sea hijosdalgo y tenga millares y raiz vastante...” XVII. mendeko
kontuak dira hauek.

XIX. mendean, 1862an hain zuzen, Zubieta 35 baserriz (“caseríos de labranza” deituak) osatua
dagoela dio Pablo Gorosabelek. Horietatik, Donostiako eskumenean 23 baserri zeuden,
1680an aipatutako guztiak (Etxetxo baserria izan ezik, Usurbila pasa baitzen), eta Etxetxuri edo
Bikarioetxea, Amirigoia,Torillo edo Prostuetxe eta Seroretxea. Usurbilgo eskumenari, berriz,
12 baserri zegozkion. 1680an aipatutakoak (desagertutako Kamio baserria kenduta), Usurbila
pasa zen Etxetxo baserria eta Txakurtxulo.

Geroztik, XX. mendean sartuta, hainbat etxe berri egin zen Zubietan, gehienbat bat edo bi
etxebizitzatakoak.

Zubietaren kasua berezia eta bitxia da: bi administrazioren artean zatitutako beste herririk
ez dugu ezagutzen ez Gipuzkoan, ez Euskal Herrian. Zubietak, gaur ere, mantentzen du administrazio
autonomo txiki bat, auzo batzar moduko bat, sei ordezkarirekin (hiru Donostia aldekoak
eta beste hiru Usurbil aldekoak).Auzo batzar hau 1996an eratu zen.

Domingo de Lizasok dioenez (XVII. eta XVIII. mendeen artean), Aizpurua Gipuzkoako etxe herri-sortzaile zaharrenetakoa da. Hazienda eta jurisdikzio zabalekoa, armadun oinetxea, blasoi eta armarria duena: hori guztia da Aizpurua. Zubietako erdigunean aurkitzen da, Santiago elizatik oso hurbil, Oria ibaiaren gaineko zabalune eder batean.

"Los señores de la guerra y de la tierra: nuevos textos para el estudio de los Parientes Mayores Guipuzcoanos" liburuan, Johan Xemeriz d'Ayzpuru gerraria aipatzen da. Zubietako Aizpurua ote? Normandiara joan zen borrokara, Karlos II.a Evreuxkoa (Karlos Gaiztoa deitua) Nafarroako erregearen agindupean. 1353ko azaroa zen, Ehun Urteko Gerra garaia, non Nafarroak Normandian zituen lurraldeak galdu zituen.

Aizpurua etxearen aipamen bat badugu 1379an, Zubieta Usurbil eta Donostiaren artean zatitu zenean. Aizpurua ordutik Donostia aldekoa da. 1495ean, Ayzpurua deitutako erroten salmenta kontratuan Pedro de Ayzpurua eta bere seme Martin de Ayzpurua agertzen dira. Horiek Zubietako Komunitateari saldu zioten beren bi erroten erdia, bere presa, urjauzi eta ubideekin. Errota bat Aizpuruko sailetan zegoen, "Aiça" deitutako parajean; bestea berriz, gaur Aizpuruko errota dagoen lekuan. Aizpurua beti izan da Komunitateko partaide. Lope Martinez de Isastik ere aipatzen du armadun etxe hau 1625ean.

Eraikuntza bikaina da Aizpurua, XVI. mendearen hasieran egina. XVIII. mendearen hasieran zabaldu eta handitu egin zuten ekialdetik. Gaur, 460 metro koadroko azalera dauka, 23 metro zabalean, 20 metro luzeran. Egun duen aurrealde nagusi ederra azken garai horretakoa da. Aurrealde nagusi hau harrizko lau haberen gainean altxatzen da, bere bi herenetan soto irekiarekin. Habe buruetan zuraje oso simetriko eta erregular batek lehenengo solairua eta ganbara hartzen ditu. Lau balkoi politen erdian 1813ko Zubietako Batzar entzutetsuen oroitarri bat dago. Zuraje tarteak adreilu zeramikoz beteak daude. Baserriaren egitura lehen zurezkoa zen osorik, baina orain dela urte batzuk beheko solairuan zura hormigoiak ordezkatu zuen. Lehenengo solairua eta ganbara, gaur ere, sei habe handiren gainean eusten da, eta arrano-buztan oso artistikoak ageri ditu. Ondasun kulturak kalifikatua da.

Zubietako Aizpurua leinuan, historian zehar, hainbat pertsonaren izenak ezagutzen dira:

Domingo de Lizasok, lehen aipatutako Martin Perez de Aizpurua izenekoa aipatzen du, ezagutzen den lehena bezala. Aizpuruko jauna 1464an jaio zen, eta 1509an eta ondorengo urteetan agertzen da lekuko gisa auzi batean. Domingo de Aizpurua izan zuen oinordeko. Donostiako Artigako Goiatz oinetxeko alaba batekin ezkondu zen, Catalina de Goyazekin, alegia. Hauen ondorengo eta maiorazko Francisco de Aizpurua semea izan zen, Igeldoko Barrena (gaur Barrenetxe) oinetxeko Mariana de Barrena alabarekin ezkondua. Haren arreba Magdalena de Aizpurua, berriz, Juanes de Barrenarekin ezkondu zen, Marianaren anaia eta Barrenako maiorazkoa zenarekin, hain zuzen.

XVII. mendearen erdi aldean, Juanes de Aizpurua, Aizpuruko semea, Artigako Lugaritz oinetxera ezkondu zen. Frantzisko eta Marianaren seme maiorazkoa, berriz, Domingo de Aizpurua, Saroe Jauregiko alaba zen Maria de Soroarekin ezkondu zen 1645ean. Ignacio de Soroa kapitainaren arreba zen. Bi seme izan zituzten: Frantzisko eta Ignazio. Lehenengoa, San Salbatore elizako erretorea eta Aizpuruko maiorazkoa zen; bigarrena, 1682an etxera ezkondu zen anaia erretorearen baimenarekin. Ignazioren emaztea Clara de Amasorrain zen, Artigako Amasorrain oinetxeko alaba. Geroztik, herentziaz, Amasorrain baserria Aizpuruko familiarena izan zen. Amasorrainek, Ibaetako eta Lugarizko beste etxe batzuekin batera, Urumeako Zilegimendietan eskubideak zituen. Hortaz, Amasorrainen bitartez, Aizpuruak jabegoak zituen aipatutako mendietan.

1673an, Joseph de Aizpurua da Zubietako Komunitateko batzarkide. 1741ean, Domingo de Aizpurua Zubietako bizilaguna, Josepha de Eul andrearekin izandako auzi batean aipatzen da. Seguru asko, Aizpurua etxekoa zen. 1799an Manuel de Aizpurua zen oinetxeko maioarazko eta jabea. Hiru urte lehenago, 1796an, Jose Manuel Aizpurua Zubietako batzarkide zen. 1829an, Juan Miguel de Aizpurua, Manuelen semea, maiorazko eta jabea zen. Juan Fermin de Irigoyen Araetako jabearekin, auzi bat izan zuen Iturrarteko irlan zorbide bat zela eta.

Aizpurua etxea ondasun asko zituen etxea da. Baserri, lursail, mendi, etxe eta abarren jabe zen. 1895 eta 1914 urteen artean Kostako trenaren geralekua bere lurretan zegoen. Bere ondasunen artean zenbait baserri zituen: Zubietan, Etxetxo eta Alamandegizar; Lasarten berriz, Lasartegaraikoa oinetxea; baita Aiako Aialdeburu baserria ere; Lugaritz auzoko Añorga aldeko Amasorrain oinetxea ere berea zen. Aizpuruak ondasun ugari zuen Zubietatik kanpo ere; Urumeako Zilegimendietan Pagozelai eta Ezteiza mendiak bereak ziren. Aizpuruko artaldeak neguan Zubietan izaten ziren, eta udaran, Urumeako Zilegietako Antxistara eramaten zituzten, Urnietako Azkorteko Sta. Krutz ermitaren ondoan dagoen Indiko Zabala sarobean gaua pasatu ondoren. Sarobe hau ere bere jabetzakoa zen.

1862an, Jose Maria Aizpurua Elola, beste batzuekin batera, Urumeako zilegimendietan Oberan mendiko jabe gisa agertzen da.

XIX. mendearen bukaeran, Modesto Aizpurua y Zubeldia izenekoa zen Aizpuruko maiorazkoa. Modesto, Altzako Kasares oinetxeko alaba zen Maria Rita Kasaresekin ezkondu zen. Maria Ritaren aita Kasareseko jauna zen, ama berriz, Maria de Larrunbide. Modesto 1870ean hil zen Aizpuruan; Maria Rita, berriz, 1874an, Lapurdiko Urruñan. Modesto eta Maria Ritak lau seme izan zituzten: Joxe Mari, Joxe Joakin, Migel Antonio eta Juan Migel. Joxe Mari maiorazko gelditu zen, zaharrena baitzen, eta Kasares familiako beste alaba batekin ezkondu zen, Susana Kasaresekin. Anaietan gazteena, Juan Migel, La Habanara joan zen, eta bertan hil zen 1888an. Esan dugunez, Amasorrain oinetxea Aizpuruatarrena zen, eta etxe hau Joxe Joakin bigarren semearentzat gelditu zen.

Joxe Mari eta Susanaren seme maiorazkoa, Migel Mari, Manuela Ignazia Irazu Manterola Larraulgo alabarekin ezkondu zen, eta bi seme-alaba izan zituzten: Joxepa eta Daniel. Joxepa Usurbilgo Dionisio Errekondo Irazurekin ezkondu zen, garai hartan herriko idazkaria zena; eta Daniel, maiorazkoa, dagoeneko adinekoa zela, 65 urterekin, Zubietako Lertxundiko alaba zen Maria Teresa Zalduarekin ezkondu zen. Maria Teresak 30 urte zituen. Seme bakarra izan zuten, Iñaki Aizpurua, gaur Aizpuruaren jabea dena.

Baserri indartsua izanik, abelburu askoko etxea zen garai haietarako. Lehenago 30 buru ere izan ziren, geroago 10-12 buru eta idi parea izaten zituzten. Aizpuruan beti izan zituzten morroia eta neskamea, 1960an Daniel aita hil zen arte.

Baserriaren lotutako argazkiak: