Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Amirigoia baserria Zubietako erriberen amaiera aldean dago; Santuenetik Zubieta aldera goazela, eskuin aldean aurkituko dugun lehenengo etxea da. Amerigoia deitu ohi zaio. Lehen Donosti aldeko zen, 1998tik Usurbilik dagokio.

Joxe Ramon Zubimendik Zubieta, mila urteko herria liburuan dioenez, XVII. mendearen bukaeran hasi ziren eraikitzen, 1696an zehazki. Zubietako Komunitateak eraiki zuen baserria. Hasiera batean, 1701ean, Domingo de Artusak eduki zuen errentan, eta geroago, Domingo de Munita bizitu zen. 1665ean jaioa zen. 1702an, sei urtetarako kontratu batekin, Miguel de Lopetegui hartu zuten maizter.

1796an, Miguel Antonio de Iparraguirre Komunitateko batzarkidea zen. Dirudienez, Amirigoiako jabea zen.

XIX. mendearen erdialdean, Komunitateak saldu egin zuen. Geroago, Lasa familia izan zen jabea, eta bertan bizi zen. Horiek baserria saldu, eta Lasartera joan ziren bizitzera. 1985ean, etxea eraberritu egin zuten. Gaur, jabeak Arantxa Eizagirre Zaldua eta bere senarra Tomas Imaz dira. Baratzea Arantxak lantzen du eta egunero eramaten du tratua Donostiara, Groseko plazara.

Arantxa bezalaxe, hiru andre baserritar joaten dira gaur Usurbildik, egunero, Donostiara tratua saltzera. Hiruretatik, Arantxa bera da gazteena. Beste biak, Maria Dolores Zaldua Urdanpilleta, Zubietako Etxeberriagakoa (Arantxaren ama) eta Teresa Zinkunegi Berraiartzabarrenakoa dira. Azkeneko biak, Donostiako San Martin azokara joaten dira.

Gaur, Amirigoian bederatzi-hamar ardi dituzte, sastrakak garbitzeko. Etxeberriagako lurretan dauden baratze eta berotegiak erabiltzen dituzte.

Baserriaren lotutako argazkiak: