Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Etxe hau sutegi izateko eraiki zuten Artzabaletaaundiko jabeek, XVII. mendean, 1665ean zehazki. Juanes de Celayandiak eraikia omen da. Aingurak egiten zituzten bertan. 1704an sute batek erreta zegoela badakigu. Urte hartan Zubietan izan zen auzi batean lekuko batek zera dio: "...subcedía en una casa, azesoria que los dueños de la casa Arzabaleta... fabricaron en jurisdición de ella y oi esta jermada..." Beste pasarte batean berriz esaten du: "...la casa jermada que dize aberse fabricado por los dueños de la casa de Arzabaleta...".

Zenbait dokumentutan "Arzabaleta Menor" izenarekin agertzen da, eta garai batez Elizaldeko Saroe jauregiko jabegoa izan zen.

Artzabaletatxikin Urruzmendi familia bizi da. Etxeak XVII. mendeko egitura dauka, eta zurezko aurrealde eder bat. Bi Artzabaleta baserrien lurrak elkarren ondoan daude, eta horrek lehen jabego bakar bat zela adieraz dezake. Artzabaletaaundiko familia Artzabaletatxikira pasa zen bizitzera, orain dela 90 urte gutxi gorabehera. Orduan banatu zen bi propietatetan. Gaur, Artzabaletatxikin hiru anai-arreba bizi dira: Joxe, Dionisi eta Josefa. Laugarren bat, Mercedes, hila da. Hirurak adinduak eta ezkongabeak dira. Aita zutena, Manuel Urruzmendi, Urkamendi baserrian jaioa zen; han bizitu zen Artzabaletara ezkondu zen arte.

Baserriaren lotutako argazkiak: