Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Etxeberri edo Etxeberriagako jabegoetan eraiki zen, behar bada, aipatu baserriari zegokion gaztainlurrean, datu hau ziurtatzerik ez badago ere. Gaztainlurrak Zubietako baserri bakoitzari zegozkion lur loteak ziren, XVI. mendearen erdialdean banatutakoak. Beraz, Etxeberriagaren jabetzakoa zen leku hau. Etxea XIX. mendearen bukaeran egin zen, borda moduan erabiltzeko. Itxiberrietako barruti hesituetan dago Bugati, Oriako Itxia eta Arrapideren artean.

Bugati izena, dirudienez, Lasarteko auto-zirkuituarekin lotuta dago. Bugatti markako lasterketetarako autoak konpontzeko lekua-edo omen zen. 1980 arte Valdemar markesa zen etxe honen nagusia. Maizterrak izaten zituen errentan; familia erdaldunak izan ohi ziren. Markesak beti zaldiak edukitzen zituen Bugatin, batez ere Hipodromoko zaldi lasterketen garaietan. 1981ean, Arrillaga familiak erosi zuen baserria. Arrillaga sendia Araundi baserrikoa da sortzez; orain Bugatin bertan bizi dira. 1989an Narziso Arrillaga etxeko semeak zalditegia jarri zuen, lasterketetarako eta turismorako. Gaur, 40 zaldi eta pottoka ditu, eta etxea taberna ere bada.

Azken urte hauetan 2003-2004 urteak, Narziso etxe bizitza eta zalditegi berri bat eraikitzen ari da GaiƱaundi parajean. Bugati lehen, Usurbil aldekoa zen 1998tik Donostiari dagokio.

Baserriaren lotutako argazkiak: