Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Aginagako Goialdeko baserria da. Arrateko harkaitza pasata, aurrean aurkitzen den ibar txikian dago.

Aintziazar baserria, gaur, osorik berregina dago, lehengo etxe zaharraren oinarrietan, baina orain dela gutxi arte XVI mendeko egiturak mantendu ditu.

Aginagako Komunitateko partaidea da.

Lehen etxebizitza bateko baserria zen; aspaldi bitan banatu zuten.

Aintziazar, Urdaira eta Saria baserriak dira Usurbilgo antzinako etxe zaharrenak. Elena Barrena historialariak "La formación histórica de Guipúzcoa" liburuan "Aenetzia" izena aipatzen du (gaurko Aintziazar izan daitekeena), 1178 inguruko dokumentu batetik hartuta. Hor aipatzen da Antso Jakitunak, Nafarroako erregeak baieztatzen duela Garzia Ramirezek Iruñeako elizari eman zizkiola "Hieldo", Urumea... eta inguruko beste ondareak.

Lope Martinez de Isastik, 1625ean bere "Compendio historial de Guipúzcoa" liburuan, "Aincia" izeneko oinetxea aipatzen du. Luis Murugarrenek, aldiz, 1837an "Aincia Zarra" etxearen aipamena egin zuen.

1864an, "Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa" zerrendan, "Aincia" baserria agertzen da udaletxetik 5.100 metrora. Garai hartan hiru etxebizitza zituen, seguru asko bi Aintziazarrekoak eta hirugarrena, berriz, Aintziberrikoa.

Aintziazarreko mendebaleko etxebizitzan Juan Martin Bengoetxea bizi da, bere ilobarekin. Juan Martinen aita, Joxe Martin Bengoetxea Esnal zen, eta bertako semea zen. Bere lehengusua zenarekin ezkondu zen, hau da, Arrillagatxikiko Martina Esnal Bengoetxearekin, eta hamabi seme-alaba izan zituzten. Hiru hil egin ziren "aingerutxoak" zirela: Migel, Bixente eta Serafina. Besteak berriz, Dionisio, Maria, Benantzi, Pedro, Frantziska, Juan Bautista, Dolores, Joxepa eta Juan Martin ziren. Dionisio gelditu zen etxean jarraitzeko; Maria, Urtetara ezkondu zen, eta beste guztiak kalera joan ziren, Juan Martin izan ezik: etxean gelditu baitzen anaiari laguntzen. Dionisio, Aiako Barramunoko Iñaxi Balerdirekin ezkondu zen, eta zazpi alaba izan zituzten. Gaur, Aintziazarren baratzea lantzen dute, eta oilaskoak ere hazten dituzte. Garai batean, ardiak eta udan larre-behiak izaten zituzten. Besabi eta Adarra aldera eramaten zituzten larrera.

Aintziazarreko ekialdean Bengoetxea Etxeberria familia bizi da. Lehen, Julian Bengoetxea Esnal eta Joakina Etxeberria senar-emazteak bizi ziren. Julian baserriko semea zen, eta Joakina, berriz, Gorostidiko alaba. Hiru seme izan zituzten: Esteban, Joxe Frantzisko eta Joxe Mari. Joxe Frantzisko gelditu zen etxerako, eta Santsoneneko alaba zen Maria Dolores Ugarte Zinkunegirekin ezkondu zen, eta bi seme izan zituzten. Maria Dolores 24 urte zituela hil zen. Alargundua Joxe Frantzisko, Joxepa Ugarterekin ezkondu, Maria Doloresen ahizparekin, hain zuzen. Sei seme-alaba izan zituzten. Joxepa da, gaur, etxeko amona. Lau behi eta 10 bat ardi erabiltzen dituzte bazterrak garbi edukitzeko. Baratzea ere lantzen dute.

Azkoitiko Zelaia familiarena izan da Aintziazar, maizterrak baitziren bi auzoak. 1987 aldean erosi zuen bakoitzak bere aldea.

Baserriaren lotutako argazkiak: