Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Aintziazarretik jarraian, ibar txiki berean dago kokatua Aintziberri baserria. Dirudienez, XIX. mendean eraiki zen Aintziazarrekoak ziren lurretan.

1889an aipatzen da lehenengo aldiz, "Ainsiberri" izenarekin.

Aintziberri, harriz eta manposteriaz egindako etxe xume eta apala da. Haren zurezko egitura oso gutxi landua da. Mendebaleko haizeetatik babesteko duen leihorik gabeko hormarengatik nabarmentzen da. 1975 inguruan jarritako tximistorratz batek babesten du baserri txiki hau bere txoko politean.

Jabe bakarra zuten hiru Aintzia baserriek, Azkoitiko Zelaia familia hain zuzen, eta Aintziberriri "bezinoen etxea" deitzen zioten. Joakina Olasagastik entzun izan du, lehen, hiru edo bost anaia ezkongabe bizi zirela, bat "Iñozentia" omen zen, eta "gure ama ekarri omen zuten hona haiei kontu egitera 18 urte zituela". Joxepa Agustina Bengoetxea Zubeldia zen ama. Aintziberriko Joxepa neska gaztea Artxubietako seme batekin ezkondu zen, Joxe Frantzisko Olasagasti Kaminorekin, 1920an. Ezkondu eta denbora gutxira, baserria erosi zuten. Hamabi seme-alaba izan zituzten: Joxe, Pablo, Joxepa, Juan, Joakina, Julian, Bixenta, Santiago, eta haurrak zirela hil ziren beste lau. Gaur, etxean Joakina eta Santiago bizi dira. Hiru-bost buru dituzte, "etxerako zerbitzuan".

Baserriaren lotutako argazkiak: