Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Bordatxo mendiaren hegian, Aitzaundiaren ondoan dagoen baserria da.

Planta errektangularra eta harriz eta manposteriaz egindako hormak ditu; bi solairu eta ganbara; teilatua, berriz, bi ur-isurikoa. Baserriaren oinplanoaren heren bat teilatuak estalia egon arren, estalpe ireki berezi bat osatzen du.

1864an "Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa" zerrendan aipatua da etxe hau "Arizondo" izenarekin. Badirudi XIX. mendearen bukaeran, Gaztañagako Juan Torregaraik erosi zuela. Geroago Ignazio Larburu bere emazte Maria Pagadizabalekin bizitu zen bertan. Hauek Hernaniko Bautista Zabalari saldu zioten, eta honek, berriz, Vicente Zaraguetari.

Aitzondo baserriaren jabetza zabala da, Bordatxo mendiaren zati handiena berea baita.

Baserriaren lotutako argazkiak: