Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Arrillagaaundi bezala, Aitzondoaren magalean, Mapilgo gainean kokatua dago Arrillaga Txiki oinetxea, egutera ezin hobea den paraje batean.

XVI. mendeko eraikuntza nabarmena zen, eraiki zen garaietatik aldaketa handirik gabe mantentzen zena: jatorrizko hormak, dobelarriz egindako harlanduzko arkuak, jatorrizkoa zen zurezko egitura bikaina... 1999an suak osorik erre zuen etxea. Gaur, lau hormak bakarrik mantentzen dira zutik.

Aginagako Komunitateko partaide da.

1625ean, Lope Martinez de Isastik "Arrillaga" izeneko oinetxe bakarra lekutzen du Aginagan.

1642an, "Arrillaga de Yuso" etxeak hiru dukat eman zituen erregearentzat Gipuzkoako Batzar Nagusien mandatua betetzeko.

1864an, "Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa" zerrendan "Arrillaga Menor" aipatzen da. Udaletxetik herribide zaharra jarraituta, 4.000 metrora dago. Lehen baserri bakarra izan zena, urte horretan, hiru etxe bizitzatan zatitua agertzen da. Dirudienez, hiru familia maizter bizi ziren. Geroago, bi familia bakarrik bizitu ziren. Baserriaren jabea Purificacion Alkain Arbelaiz zen.

Mendebaleko etxebizitzan Zubiria-Aduriz familia bizi zen. Etxeko nagusia Juan Zubiria zen, ezkongaia. Juan hil zenean, beste anai-arrebek kalera alde egin zuten. Beste aldean, berriz, Esnal-Iruretagoiena familia bizi zen. Migel Esnal, Aiako Olazabalegiko Victoria Iruretagoiena Iturzaetarekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituzten. Alaba bat, Arantxa, Arrillagaaundira ezkondu zen, eta bertako etxekoandrea da. Migel Esnal aita, baserriko lanean zebilela, sardearekin izandako istripu baten ondotik hil zen. Haurrak txikiak ziren oraindik, eta lanerako indarrik gabe gelditu zen baserria. Horrela bada, familiak baserria utzi egin behar izan zuen, eta jabeak, orduan, talde komunitario bati saldu zion. Komunitate hau hemen bizi zela, 1996ko uztailaren 19an, erre zen baserria. Gaur egun, Pilar Bartos jabe bakarraren eskuetan dago.

Baserriaren lotutako argazkiak: