Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Arriola etxearen erreferentziak XVI. mendekoak dira (1566 urtea). Saria inguruan zegoen: agiri zaharretan "Sariako dermioan" aurkitzen zen. Agian, gaur egungo Gomentzanea baserriarekin bat dator. Beharbada, etxe bera zen. Juan Carlos Guerra historialariak bere Gipuzkoako "Ensayo de un padrón histórico de Guipúzcoa" liburuan Juan de Arriola aipatzen du, Aginaga auzoko Arriola etxeko jauna, eta etxe bereko oinordekoa zena. Haren semea Frantzisko zen. Beste ondorengo bat Domingo de Arriola zen. Azkenik, Martin de Arriolak ere etxe berekoak zituen arbasoak. Azken hau bere aita eta bi anaiekin Donostiara pasa zen bizitzera. Bestalde, 1680an Tomas de Arriola izena aipatua da. 1620an jaioa zen, eta lekuko gisa ageri da auzi batean. Aginagan bizi zen.

Baserriaren lotutako argazkiak: