Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Eguzkitza, hegi maldatsu batean dago, Gorostidi baserriaren goialdean, Orioko mugatik hurbil.

1864ko "Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa" zerrendan agertzen da "Eguzquiza" baserria udaletxetik 5.500 metrora zegoen herri bideak jarraituta, beraz, Usurbilgo udaletxetik urrutien dagoen baserria da.

Eguzkitzan bi mutilzahar bizi ziren, Joxe Leon eta Frantzisko, eta mutil koskor bat ekarri zuten Fraisorotik, Pedro Bidasoro. Mutil honek ondorengo bezala hartu zuen baserria, eta Pilar Atorrasagastirekin ezkondu zen, Orioko Mareaerrota baserriko alabarekin. Bederatzi seme-alaba izan zituzten. Maizterrak ziren, eta alde egin zuten etxetik Donostiako kalera. Etxea, abandonatua, erori egin zen. Orain dela 12 urte erosi zuten Bidasoro familiako bi ahizpek: Benedikta eta Manuela Bidasorok. Benediktak etxea berehala eraberritu zuen, baita saldu ere Donostiako Luis Arizmendiri.

Eguzkitzako baratzeak, eguteran egonik, ospe handikoak izan dira beti, nahiz eta maldatsuak izan. Bertatik eramaten zituzten aurreneko fruituak Antiguara saltzera. Eguzkitzako patatak kalitate oso onekoak ziren eta asko egiten zuten, malkar handian, lehen laiarekin, eta gero aitzurrez. Oso goiz ereiten zuten, eta kantitate handiak Donostiara zuzenean gurdian eramaten zituzten.

Baserriaren lotutako argazkiak: