Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Aginagako Goialdeko baserri hau Aitzaundiaren hegi maldatsu batean aurkitzen da. Etxe berria da, zaharra 1989an erre egin zen eta.

Baserri hau seguru asko, XIX. mendean egina da, baina garai hartako etxe-izen zerrendan, Etzabal izenarekin ez da agertzen baserririk Usurbilen.

Lehen, Alkorta-Larburu familia bizi zen. Haiek Iarbegoikoara aldatu zirenean Lesaka-Balerdi familia etorri zen eta bizi da bertan. Baserriko nagusia Tomas Lesaka Zubeldia da, sortzez Hernaniarra da. Bere aita Julian Lesaka Biurrun iruindarra, Nafarroako hiriburuko kaletarra zen jaiotzez, eta Julianen aita (Tomasen aitona beraz) kubatarra zen, "jeneral" kargua zuen militarra. Nikanor Lesaka zuen izena. Julian Lesaka Murgileneko edo Iarbebekoko alaba zen Nieves Zubeldia Garaialdekin ezkondu zen. Bi seme izan zituzten, Tomas eta Julian. Donostian bizi zen familia, eta Tomas mutikoa bederatzi urterekin, Etzabalen izeba-osabak zituenez, hona ekarri zuten bizitzera 1942an. Etzabaleko osaba Antonio Zubeldia zen, eta izeba Juana Sarriegi, Altzako Amueder baserriko alaba. Urte batzuetara, osaba-izebak Altzako Amuederrera aldatu ziren eta Etzabalen Tomas gelditu zen. Juanita Balerdi Segurolarekin ezkondu zen, Aiako Barramuno baserriko alabarekin. Bi alabaren gurasoak dira. 10-12 buru zituzten lehen, eta gaur aldiz, bizpahiru larre behi dauzkate.

Etzabalen maizterra zen Lesaka familiak 1989an erosi zuen baserria. Lehengo jabea Valentin Franz Aisenhauer zen, Donostiakoa. Honek Gotzaitegiari eman zion baserria, eta honek, ostera, bertako maizterrei saldu.

Baserriaren lotutako argazkiak: