Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

"Gaztelucho"ko errota 1640an aipatzen da lehen aldiz. Handik gutxira, 1659an dugu beste erreferentzia bat. Garai hartan errotaria Sebastian de Echeberria izenekoa zen, Luis Murugarren historialariak dioenez.

1864an, "Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa" zerrendan aipatzen da "Gaztelucho", baserri gisa. Udaletxetik 5.000 metrora zegoen.

Antxon Aguirre Sorondok dioenez, 1890ean Gazteluko errotan Ignazio Peña Gomendio bizi zen, 40 urtekoa, bertako errotaria zena.

1924an, Juan Iparragirre bizi zen bertan, baina errota utzi, eta Oriara joan zen bizitzera.

Gaztelu baserritik mendebalera Sariakoolako errekaren ondoan dago, aspaldi erorita. 25 bat urte bertan bizitu zen Damaso Lizaso Salsamendi, Joxe Lizasoren anaia eta Tellegindegiko semea. Itziarko Agustina Zabalarekin ezkondua zegoen eta hiru seme-alaba zituzten. Behi bat edukitzen zuten. 1970 aldean Donostiara joan ziren bizitzera, eta ordutik abandonatua dago. Jabeak Azkoitiko Zelaiatarrak ziren, eta bereak zituzten Sariakoola eta Gaztelu baserria bera, Sariagoikoetxea eta Aintziazarra ere. Lehenago, Aintziberri ere haiena zen. Gaur, Gaztelu baserriko Urkia familiak erosi die Azkoitiko Zelaiatarren ondorengoei.

Baserriaren lotutako argazkiak: