Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Bi Gomentzaneak Intxaurreta, Sariaaundi eta Sariagoikoetxea baserrien arteko bideak elkartzen diren guneko bidegurutzearen ondoan daude.

Gomentzaneaundi Aginagako Komunitateko partaidea da, beraz, baserri hau XVI. edo XVII. mendean sortua da.

Luis Murugarrenek "Gomenzanea mayor" izeneko etxea 1828an aipatzen du. 1864an, berriz, "Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa" zerrendan ere "Gomenzanea" baserria agertzen da. Garai hartan bi etxek osatzen zuten baserria. Ziurrenik, bi etxe horiek Gomentzaneaundi eta Txiki ziren. Azkenik, 1892an "Comenzeronea aundia" aipatzen da.

Tomasa eta Gregori Arregi ahizpak bizi ziren bertan. Ezkongabeak ziren biak eta baserria berena zuten. Hil zirenean, haien oinordekoek saldu egin zuten, eta kale etxe bihurtu zen. Beranduago bi etxebizitzatan zatitu zen. Lehen bi edo hiru behi izaten ziren baserri honetan.

Baserriaren lotutako argazkiak: