Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Komaztegi esanda ezagutzen den etxe hau errepide nagusiaren bazterrean, San Frantzisko eliza, Arpidegi eta Eiza etxeen artean dago. Aginagako erdiguneko baserri bat zen. Gaur, osorik berreraikia dago, neurri eta bolumen handiagoarekin. Gomeztegi baserria Aginagako Komunitateko partaide da.

Lope Martinez de Isastik 1625ko "Compendio Historial de Guipúzcoa" liburuan "Gomestegui" izeneko oinetxea aipatzen du Aginagan, "Comastegui", berriz, 1891ean.

Bertan Bruño familia bizi da.

Azpiroztarrak dira sortzez bertako familia. Perretzenetik Gomeztegira etorri zen bizitzera Manuel Joxe Azpirozek eta Estefania Alsua bere emazteak sei seme-alaba izan zituzten: Saturnina, Praxku, Mari Karmen, Martzelino, Ignazio eta Maria Teresa. Etxearen jabea Eizaazpiko Asentxio Alsua zen, Estefaniaren anaia. Saturnina maiorazka gelditu zen Gomeztegin, eta sortzez donostiarra den Andres Bruño Urdanpilletarekin ezkondu zen. Andres Bruño 1940an etorri zen Aginagara, Ezpaldizarrera bizitzera, eta etxe honetatik Gomeztegira ezkondu zen. Baserri honetatik duela 60 bat urte baino gehiago kendu ziren behiak. Gaur, itsaski haztegiak daude lehen ukuiluak ziren lekuetan.

Baserriaren lotutako argazkiak: