Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Iarbebekoa edo Murgillenea Aginagako Goialdeko baserria da. Iarbegoikotik mendebaldera eta Ezkerrenetik hurbil kokatzen da, herribidearen ondoan. XVIII. mendeko baserria da. Igeldoko Murgil baserritik etorrita, Eraunzetamurgil sendiko batzuk izan ziren baserri honetan bizitu ziren lehenak, hori da behintzat esaten dena.

Luis Murugarrenek aipatzen du "Yerbe azpicoa" izeneko etxea, 1830ean eta 1892an.

1970eko epaiketa bateko dokumentu batean "Yarbe murgil" izena agertzen da. Jabetza dokumentuetan "Arizpe" izenarekin agertzen da.

Gaur, hondakina da. 1978tik dago hutsik, eta 1987an teilatua erori zitzaion. Murgillenean Zubeldia-Garaialde senar-emazteak bizi ziren beren sei seme-alabarekin, baserria berena zutela. Maiorazko Joxe Antonio semea gelditu zen, eta mutilzahar gelditu zenez, hil zenean, familiak baserria saldu eta Joxe Luis Maiozek erosi zuen. Beste bizpahiru jabe pasa ondoren, Iarbegoikoako Lizaso Manterola familiak erosi eta etxe berri bat eraikitzen ari da.

Kontxa, Joxe Antonioren ama, egunero idi batekin joaten zen Antiguara esnea eta tratua eramatera, xestoak, astoei bezala, bizkar gainean jarrita, Maskolaitz eta Igaran barrena. Bistan denez, xestoak idiarentzat bereziki eginak izango ziren.

Baserriaren lotutako argazkiak: