Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Oria ibaiaren ezponda baten gainean, errepide nagusiaren ondoan dago Intxaurreta baserria. Aginagako Komunitateko partaidea da.

Baserri hau dagoen auzuneari ere Intxaurreta deitzen zaio. Saria baserriak etxe nagusiagoak izan arren, badirudi izena ezaguna egin dela autobus geltokia Intxaurreta etxearen atarian dagoelako.

Intxaurretaren aspaldiko aipamen bat badugu: 1566an Petri de Inchaurbeta izenekoak, Usurbilgo Saria auzuneko Intxaurreta etxeko semeak, Donostian auzotasuna zuen. 1642an, 1843an eta 1864an, bestalde, "Ynchaurreta" deitutako etxearen erreferentziak daude.

Bengoetxea familia bizi zen hemen: Joxepa, Sebastian eta Joxe anai-arreba ezkongabeak, eta haiekin batera Robustiano morroi nafarra. Lauzpabost abelburu zituzten. Bazituzten Liputzal aldean lur sailak, baita Anikate inguruan ere. 1936-1940 inguruan hil zirenean, beren ilobek heredatu zuten baserria. Bertan lauzpabost etxebizitza egin,eta saldu egin zuten. Ukuiluak, aldiz, Isostegiko Karmelo Aizpuruak erosi zituen, eta familiarekin Isostegitik hona pasa zen bizitzera, ukuilua etxe bihurtu eta gero; izan ere beren etxea -Isostegi- uholdeek harrapatzen baitzuten beti. Lur sailak, berriz, (hiru golde gutxi gorabehera) Ignazio Azurmendik erosi zituen ondoren.

Baserriaren lotutako argazkiak: