Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Aginagako erdigunetik iparrekialdera dago, gain zabal eta lau baten erdian. Dirudienez, Irigointxozarraren lurretan egin zen, seguru asko XIX. mendean. Harri eta manposteriaz egindako eraikuntza apal bat da.

Luis Murugarrenek 1826an aipatzen du "Irigoincho Nuevo" izeneko etxea.

Irigointxoberri baserriaren lehengo jabeak Gernikan bizi ziren, Juan Maria Olazabal eta Soledad Altube senar-emazteak ziren.

Ignazio Agirre baliarraindarra bizi zen hemen bere emazte ConcepciĆ³n Tapiarekin, Irigointxoberrikoa hau. Alaba eta semea izan, eta Edorta semea gelditu zen baserrian. Etxe honetako semea da Alejandro Tapia margolaria ere. Hiru behi izaten ziren baserrian. Gaur hutsik aurkitzen da.

Baserriaren lotutako argazkiak: