Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Irigointxoberritik hurbil aurkitzen da, hegoaldera. Aginagako kalbarioetako gurutzeak Irigointxozar baserriaren bide sarreran bukatzen dira. Baserri txikia da. Dituen lursail bakarrak baserri inguruan ditu. Bertako familia aspalditik da baserriaren jabe.

1663an, Zubietan gertatutako auzi batean, auzotasunik ez zuten baserri batzuei ukatu egin zieten Komunitateko larreetan abereek bazkatzeko eskubidea. Zubietarren errekurtsoetan Aginagako "Yrigoiencho" baserria aipatu zen beste batzuen artean. Honek ba omen zuen Aginagako Komunitatearen larreen gain eskubide hori: "...y otros que no tienen vecindad en el y pastos comunes y sin emvargo los ganados de ellos gozan de los pastos comunnes de la misma manera que los demas vezinos...".

Luis Murugarren historialariak 1832an "Irigoincho Viejo" izeneko etxea aipatzen du.

Pagola-Alkorta familia bizi da bertan. Etxeko birraitona Manuel Pagola zen, eta honen semea Ignazio Pagola Irigointxozarren jaioa zen. Ignazioren emaztea Perretzeneko Maria Azpiroz zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Victoriano, Manuel eta Isabel. Victoriano maiorazkoa gelditu zen etxean. Luziana Alkortarekin ezkondu zen, eta bederatzi seme-alaba izan zituzten. 12 buru izaten ziren etxe honetan, eta gaur ere sei larre-behirekin jarraitzen dute.

Baserriaren lotutako argazkiak: