Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Santsonenea baserria, Bordatxo mendiaren hegian Urkamendi eta Iarbe baserrien artean dago. Aginagako Goialdeko baserria da. Bertakoek "Txantxonene" deitzen diote. "Samonekoa" omen da izen zaharra.

Baserri txiki apala da, XVIII. mendearen bukaeran edo XIX.aren hasieran egina seguruena. 1864eko "Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa" deitutako zerrendan agertzen da "Sansonenea" izenarekin. Udaletxetik, herribide zaharra jarraituta 3100 metrora zegoen.

Ugarte familia bizi da baserri honetan, 1930 inguruan maizter jarri zirenetik. Joxe Joakin Ugarte Esnal Igeldoko Asurrikiko semea eta bere emaztea Sebastiana Zinkunegi Arruti, Igeldoko Baldazarrekoa, etorri ziren bizitzera, mendi honetan bertan dagoen Ezkerrenetik. Hamaika seme-alaba izan zituzten. Etxea 1940 aldean erosi egin zuten. Lehengo jabeak Gernikako Juan Maria Olazabal eta Soledad Altube senar-emazteak ziren. Juan Ugarte gaurko nagusiak kontatzen du bere gurasoak Gernikara errenta pagatzera nola joaten ziren, kapoi parearekin, eta bueltan bakailaoa nola ekartzen zuten.

Etxean maiorazko Juan Ugarte semea gelditu zen. Zazpi edo zortzi behi eta 40 ardi badituzte, eta baserri jardueran jarraitzen dute.

Baserriaren lotutako argazkiak: