Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Olarri baserritik ekialdera, Egiluze baserrietara doan herribide zaharretik hurbil, erreka ondoan aurkitzen zen baserri hau. Gaur, huntza artean dauden hondakin batzuk besterik ez dira gelditzen. Olarriko oinetxekoak ziren lurretan egin zuen Ignacio de Soroa kapitainak XVII mendearen erdi aldera. 1689an Soroak aitortzen du: "La caseria nombrada Aranerreca que yo he fabricado en jurisdicion de la dha cassa de Olarria con sus manzanales, tierras de sembrar y de mas pertenecidos...". Gaur ere, Saroe Jauregiko jabegoa jarraitzen du izaten.

1864an "Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa" delako zerrendan agertzen da udaletxetik 1.900 metrora zegoen baserri hau.

Baserri honetan bizi izan zen azkeneko familia baserritarra, Maiz familia, Ugarte baserrira aldatu zen aspaldi.

Maria Matista Agirre Usaskuaundiko amonak kontatzen duenez, "paretak eta ezagutu nitun, gaur oraindikan hor egongo dira larren azpin erdi galduak! Etxe zaharra ezagutu nun iñor bizi etzela Aranerrekan...."

Baserriaren lotutako argazkiak: