Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Elizaldeko kaskoan aurkitzen da Aritzeta etxea, Irazu kalean, Miserikordia zen etxeari erantsia. Kale baserri honi Aritzeta esan izan zaio beti Kaleberri inguruan; eta Txikierdi auzuneko izen bereko oinetxe zaharrari, Aritzetamendi deitu izan zaio.

Arrillaga-Arruti familiarena da. Aipatutako Aritzeta oinetxekoak dira sortzez. Ukuilua zeukan betidanik, eta lur eta barrutiak bazituen Kaleberri inguruan. Bizpahiru behi izaten ziren etxe honetan, baina duela urte asko kendu zituzten, eta janari denda jarri zuten ukuilua zegoen lekuan.

Baserriaren lotutako argazkiak: