Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Arratzainborda, Arratzain baserri zaharraren etxeorde edo borda bat zen. 1864ko "Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa" zerrendaren arabera, Arratzain baserri bakarra zen, baina hiru etxek osatzen zuten. Aipatu zerrenda horretan, gainera, beste laugarren etxe bat aipatzen da, "Arrazain-borda" alegia, lehengoetatik ehun metrora.

Gomendio-Alberdi familia bizi da Arratzainbordan. Kristina Alberdi Eugenio Gomendioren emaztea, Azpeitiko alaba zen, herri hartako Enparan kalean jaioa. Bere senideekin etorri zen Igeldora, eta Iriarte baserrian jarri ziren bizitzen. Beranduago Igeldoko bertako Etxeberrira aldatu ziren.

Handik ezkondu ziren bi ahizpa, Kristina eta Maria, Egioletatxikiko bi anaiarekin, Eugenio eta Joxe Mari Gomendiorekin. Joxe Mari eta Maria Egioletatxikira joan ziren bizitzera, eta Eugenio eta Kristinak berriz, 1948-1949 urteetan Arratzainborda berreraiki zuten, eta bertan jarri ziren bizitzen. Maria eta Joxe Marik sei seme-alaba izan zituzten. Kristinak eta Eugeniok, berriz, sei alaba.

Arratzainbordan, 1940-1960 urteen artean, bilera delakoa egiten zen. Han, igandero, Igeldoko Baldazarreko Benito Zinkunegik esku soinua jotzen zuen.

Ibarrolatxikiko Manuel Arrutik kontatzen du orain dela urte asko Pedro Arruti Lizarraga bere aitona zena, uztarrigile ona eta bibolinjolea izan zela. Manuelek dioenez, orduan Arratzainen bilera egiten zen, eta Pedrok bibolina jotzen zuen bertan.

Baserriaren lotutako argazkiak: