Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Elizaldeko kaskoan aurkitzen da, Irazu kalean, karkaba estu batek San Salbatore elizatik banatzen duela. Arrillaga edo Arribillaga izenekin agertzen da dokumentuetan idatzia, baina herritarrek "Potxonea" ezizena esaten diote. Saroe jauregiko jabegoa da. 1760an erre egin zen, eta ondoren berreraiki egin zuten. Beharbada, 1689an Ignacio de Soroa kapitainaren jabegoa zen, eta etxe hau eta "Urdincho" etxe bera dira. "La cassa de Urdincho sitta en la misma villa a espaldas de la parroquial de ella...".

Irastorza sendia bizi zen bertan. Joxe Migel Irastorza zen etxeko maizterra. Behi bat edo bi edukitzen zituzten ukuiluan. Ukuilu honen ondoan Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialaren bulegoa zegoen. Kale baserri txiki honek ez zuen lurrik, etxearen jabeak, uzten zizkionak baizik.

Joxe Migel hil zenean, familiak alde egin zuen bertatik.

Baserriaren lotutako argazkiak: