Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Usurbilgo Goialdean, Artikulaaundi eta Aginagakoa den Aintziberri baserrien artean zegoen.

1864ko baserri zerrendetan "Artikola Nuevo" deitzen zaio.

Bilbo-Behobia autobidea egiteko desjabetu egin zuten, erdi-erdian harrapatzen baitzuen, eta 1972an bota egin zuten.

Ollokiko Sagardia familiak egin zuen Artikulatxiki baserria, Ollokirenak ziren lurretan, seguru asko XIX. mendearen lehenengo partean. Sagardiatarrak, Artikulatxiki eraikitzen bukatu ondoren, baserri berrira joan ziren bizitzera.

Sagardia sendiak saldu egin zituen desjabetuak izan ez ziren lurrak. Jabe berriek, Artikulatxikin, zakur eta konpainiako bestelako animalia abandonatuen babeslekua egin zuten.

Sagardia familia Zizurkildik etorria zen, J. Antonio Sagardia ete bere emazte Maria Josefa Gurrutxaga handik etorri baitziren Usurbila bizitzera, seguru asko Olloki baserrira, 1758an. Usurbilen jaio ziren haien zazpi seme-alabak. Joseph Ignazio zaharrena, Geltrudis Iturrizarekin ezkondu zen eta zortzi seme-alabaren gurasoak izan ziren. Beren seme Manuel Martin, 1800ean jaioa, Artikulatxikin bizi izan zen.

Manuel Martin, Josefa Antonia Lekuona hondarribiarrarekin ezkondu zen, eta 10 seme-alaba izan zituzten. Haren seme bat, Mateo, Sañarrienea baserrira ezkondu zen, eta Martin Antonio etxean geratu zen maiorazko.

Martin Antoniok Mª Josefa Urkia usurbildarra hartu zuen emazte. Hamar seme-alaba izan zituzten. Balentin semea, 1883an jaioa, etxean geratu zen, eta Maria Dolores Antonia Salsamendi Egiluzetxikiko alabarekin ezkondu zen. Artikulatxikin bizi zirela, bost seme-alaba hazi zituzten: Joxe Mari, Magdalena, Mateo, Antonio eta Elias. Joxe Mari geratu zen etxearekin. Eliasek 20 bat buru ezagutu zituen Artikulatxikin, baita idi parea eta 60 bat ardi ere. Artikulatxikik etxe inguruko lurrez gainera, beste batzuk ere bazituen Igeldoko Txerritxutuko parajean.

Baserriaren lotutako argazkiak: