Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Elizaldetik hurbil, haren mendebalean dago Atxega jauregia, XVIII. mendeko barroko estiloko eraikuntza paregabea. Ederra da benetan jauregi honen hego-ekialdeko fatxada eta bere harmarri bikaina. Eraikuntza osorik harlandu erregular eta kalitate oso onekoz egina da. Zuradura aipagarri batek osatzen du bere egitura. Barruan, irazkia egiteko (gero ehundegirako haria egiteko) zirientzako zuloak mantentzen ditu habe batean. San Salbatore elizarekin eta Saroe Jauregiarekin batera, Atxega da eraikuntzarik ospetsuena Usurbilen, ondasun kultural kalifikatua da.

1625ean, Lope Martinez de Isastik, "Compendio Historial de Guipúzcoa" liburuan, ahaide nagusien armadun oinetxea dela dio. Bere hitzetan, "es casa calificada de parientes mayores y fuerte con foso, murallas y puente levadizo". XVII. mendeko Domingo de Lizaso historialariak "Nobiliario" lanean honela idazten du Atxega oinetxe eta jauregiari buruz: "En jurisdicción de la villa de Usurbil, en la Provincia de Guipúzcoa, a poca distancia de la plaza y barrio de Elizalde, se fundó la Casa solar y Palacio de Achega, en una eminencia sobre el vado del rio principal de Oria, que entra en el mar Cantábrico. Su edificio en lo primitivo fué de grande representación y autoridad por ser Casa fuerte, como se reconoce de sus vestigios que quedaron después de haberse demolido esta Casa y otras de parientes mayores de Guipúzcoa, por mandado del señor Rey don Enrique IV, por los bandos que había entre ellos, siendo este solar de Achega de pariente mayor del bando gamboino, y en cuya jurisdicción tuvieron dos batallas los oñacinos y gamboinos el año de 1370, según refiere Lope Garcia de Salazar fortificandose los gamboinos en el solar y fortaleza de Achega a esta parte del rio".

Beraz, oso leku estratejikoan dago kokatua, Usurbilgo ibia zaintzen. Dirudienez, Lizasok ezagutu zituen dorre edo gaztelu zaharraren aztarnak. Geroztik eraiki zen gaurko Atxega jauregia. Gaztelako Enrique IVa erregeak (1454-1474 artean errege izandakoa) Gipuzkoako jauntxoen dorretxeak suntsitzea agindu zuen, eta horien artean, Atxegarenak ziren oinetxe hau eta Maskolaizko dorrea. Gipuzkoako ermandadeek sutu zituzten.

Honela jarraitzen du Lizasok: "... Posee el solar y Palacio de Achega, en jurisdiccion de la villa de Usurbil, diferentes caseríos y molinos, muchas tierras de sembrar, montes bravos y jarales, comarcas para piedras de molino, terminos extendidos y otras haciendas raíces con que sus poseedores se han mantenido".

Leinu boteretsu hau baserri, etxe, errota, mendi eta baso askoren jabe izan zen Usurbilen. XX. mendean zehar saldu zituzten gaur zutik dauden bere jabetzako baserri eta etxe hauek: Maskolaitz, Kaparotz, Sañarrinea eta Atxega jauregia bera; eta azken 50 urte hauetan desagertu diren Alperro, Atxegazar, Santuenea, Eguzkitza eta Bustinzuloko errota.

Atxegatarrek, botereaz gainera, liskar asko ere izan zituzten Usurbilgo Kontzejuarekin eta Kalezar, Elizalde, Zubieta eta Aginagako herritarrekin. Errege eta agintariak beren alde ziren beti. 1572an Gaztelako Kontseiluak Atxegako jauntxoaren alde erabaki zuen eta herriaren kontra: "...se puso perpetuo silencio al Consejo, Justicia y regimiento de la dicha villa de Usurbil y a sus vecinos y Universidades (Aginaga eta Zubieta) y a los clérigos, curas y beneficiados...".

Mendeetan zehar, Atxegatarrek hamarrena kobratzeko eskubidea izan zuten, berak baitziren San Salbatoreko nagusiak, eta Zubieta, Aginaga eta Urdaiaga elizaren menpe zirenez, Atxegarentzat zen hamarrena.

Lizasok zera idazten du: "...los señores de este solar y Palacio de Achega habían gozado y poseído los frutos decimales de aquella iglesia monasterial, por ser pertenecientes a la casa, de tiempo inmemorial, y de antes del concilio lateranense, y los poseían y habían poseído los señores de ella, por estar inclusos en el Mayorazgo de esta casa y por haberlos gozado y llevado en recta conciencia, por institución eclesiástica, según la cual no había incapacidad en ellos ni en los otros parientes mayores caballeros de la Provincia de Guipúzcoa, como ellos lo eran, y por haberlos tenido y gozado antes del referido concilio y haberlos merecidos por hazañas que hicieron en defensa de la Fé y de la Iglesias Catolica y tierra de España, según era publico y notorio... Es solar antiquisimo de notorios hijosdalgo de sangre y naturaleza y de los antiguos pobladores de la Provincia de Guipúzcoa, de cuyo principio y fundacion no hay memoria y de vinculo y Mayorazgo antiguo... está reputado por Mayorazgo mas antiguo y el primero de Guipúzcoa...".

Hasieran, San Salbatore elizak erretore bakarra zuen, eta Atxegako jaunak kobratzen zuen hamarrenetik laurden bat erretorearentzat zen. 1480an lau apaiz gehiago jarri zituen Atxega jaunak, eta haientzat elizan jasotzen zen limosnaren erdia jarri zien, bera beti hamarrenaren hiru laurdenekin gelditzen zen bitartean.

Atxegako jauntxo boteretsuak zein ziren ongi agertzen du Joxe Ramon Zubimendik "Zubieta mila urteko herria" bere laneko "Herri Artxibo Historikoa"ko agirietan. Irurubietako jaunak, Martin Gonzalez de Irurubietak, 1509an, Irurubietako errotaren auzia zela eta, zera zioen garai haietako Atxegatarrez: "Fueron hombres muy poderosos e tenian muchos lacayos e mandaron mucho en la dicha villa e tierra de Usurbill e sus comarcas de manera que justo e ynjusto se fazia en la dicha tierra e comarca lo que ellos querian e mandaban... Con los muchos lacayos e grand mando que tenían, tomaban a los que querían lo suyo y las bacas y carneros e otras cosas e yban e ynbiaban sus lacayos a comer a las caserias de la comarca e que de miedo les daban a comer e beber sin dineros e por los tomar sus bienes e ganados non osaban contradezirlos ni demandárselo ante ningun juez, ni los tales juezes osaban ni podian faser justicia en los dichos senores de Achega nin sus lacayos... por tomar a cada de los trabajadores e dueños e senores de las casas e caserías de la tierra de Usúrbill e sus comarcas qualesquiera bienes que los dichos senores de Achega qerían para si e para sus lacayos e por les burlar las fijas no osaban demandarlo por justicia en los dichos tiempo fasta que después vino a esta Provincia el Rey Don Enrrique por lo remediar e fizo la Hermandad en esta Provincia y se reformo y esfoço..."

Atxega leinuko historian ezagutzen den pertsonarik zaharrena Miguel Ibañez de Achega da, 1340an mairuen kontra Saladoko borrokan izandakoa. Elgoibarko Olaso dorreko Ines de Gamboarekin ezkondu zen. Miguel Ibañezen oinordekoa bere iloba Juan Beltran de Achega izan zen (Juan de la Penna de Achegaren semea), eta beraz, Atxegako maiorazkoa eta San Salbatoreko patroia. 1378an, Juan Ruiz de Gaonaren alaba batekin ezkondu zen. Juan Beltran honen semea zen Juan Beltran de Achega y Gaonak ordezkatu zuen 1402an. 1466an hil zen.

1368an, Johan Beltran d' Oynat, "seynnor d'Acha", inguruko beste jauntxo batzuekin batera aipatzen da, Andatzako larre eskubideez, Orreagako monastegiarekin izandako auzi batean.

1406an, Juan Beltran Atxegako jaunak konkordia bat egin zuen Orreagako Donamaria Monastegiarekin Andatza eta Irisasiko aprobetxamenduari buruz,. Dokumentu horretan Atxega jauregiari era ezberdinetan deitzen zaio: "Palacio de Aiçayaga", "Solar de Ayçaga". Lekuko jaunari berriz: "Sennor de Ayçaga... de Yçega" eta "de Ayçega".

Juan Beltran de Achega y Gaona bere semeak ordezkatu zuen. Arrasaten, 1448ko leinuen arteko gatazka odoltsuan aritu zen borrokan, eta aipatu herriari su eman zioten. 1491ean hil zen.

Haren seme Juan Beltran de Achegak ordezkatu zuen 1495ean. Teresa de Arteaga Zumaiako Artadiko Arteaga dorreko alaba zuen emazte. 1516an, Zubietako Irurubieta oinetxeko jabea zen Juan Gonzalez de Iruzubieta salatu zuen, aipatutako errotako heren bat berea zela baitzioen.

Juan Beltran de Achega izen bera zuen semerik zaharrenak jarraitu zuen familia (bostgarrena zen izen berarekin). Gracia de Arana y Arreche zestoarrarekin ezkondu zen. Ezkontza paperak, 1518an, Aizarnako Altzolaras dorrean egin ziren.

Juan Beltran bostgarren honen arrebarik zaharrena, Maria Velez de Achega andrea, Sebastian de Santander kapitainarekin, Donostiako alkatea izan zenarekin, ezkondu zen 1597an. Azken hauen biloba izan zen Domingo de Lizaso, "Nobiliario de los Palacios, Casas Solares y Linajes Nobles de Guipúzcoa" lanaren egilea. Baita ere, Donostiako inkisizioko "Santo Oficio" delako kongregazioaren Aguazil Nagusia zen (hau da, epaileen laguntzaile zen polizia), eta hiri bereko eskribaua eta artxibaria.

Juan Beltran de Achega, izen bereko seigarrena, izan zen Atxega dorreko hurrengo jauna, eta zuzeneko ondorengorik gabe hil zen. Orduan, Maria Velez de Achega lehengoaren arrebak hartu zuen oinordekotza, eta Francisco Perez de Idiaquez azkoitiarrarekin ezkondu zen, 1542an; testigantza Antonio de Achega Usurbilgo eskribauak egin zuen.

Azken hauen Alonso de Idiaquez semea eta maiorazkoa, Maria de Echenagusiarekin ezkondu zen 1588an. Hauen alaba bakarra Magdalena de Idiaquez y Achega maiorazka, Nicolas de Plazaolarekin ezkondu zen, Altzako Arnaobidao oinetxeko semea zenarekin.

Alaba bakarra izan zuten hauek ere: Magdalena de Plazaola y Achega, eta berak hartu zuen oinordekotza. Santiagoko Ordeneko Zalduna zen Martin de Zavala y Idiaquezekin ezkondu zen. Azkoitiko Zabala eta Zestoako Lasao oinetxeak bereak zituen.

1652an, Magdalena alarguna zela, bere seme Francisco Antonio de Zavala, Achega y Lasaok hartu zuen oinordekotza Azkoitia, Usurbil eta Zestoako hiru oinetxetan. 1677 urtea zen.

Francisco Antonio, Donostiako Maria de Aguirre Blancaflor y Engomezekin ezkondu zen. Familia boteretsuko alaba zen. Seme-alaba legitimorik gabe alargundu zen Maria de Aguirre. Orduan, Jose de Aguirre Engomez y Zavala ilobak hartu zuen Atxega, Zabala, Lasao eta Donostiako Agirre y Engomez oinetxeetako oinordetza.

1671n, Jose de Aguirre Donostiako Micaela de Oquendo y San Millanekin ezkondu zen. Mikaelaren aita Miguel de Oquendo jeneral eta jaun aberatsa zen; ama, berriz, Teresa de San Millan Zizurkilgo San Milian leinu boteretsuko alaba. Lasarteko dorrea, Brigiden komentua, Donostiako Jesuiten ikastetxea eta beste ia 200 oinetxe, baserri eta etxeren jabea zen Gipuzkoan.

Jose de Aguirre y Oquendok, lehen aipatutako semeak hartu zuen oinordekotza, esandako etxe eta maioarazko guztietan. Fausta de Sarria Paternina y Licques gasteiztarrarekin ezkondu zen.

Haien semerik zaharrena zen Jose Francisco de Aguirre y Oquendok, aitaren maiorazko guztien oinordekotza hartu zuen, eta Teresa Porcel y Manriquerekin ezkondu zen. Honen gurasoak, Juan Porcel y Menchaca eta Atanasia Barbara de Manrique y Arana, Villalegreko markesak ziren.

Horien azken oinordekoa, eta Atxega leinuaren azken ordezkaria Usurbilen Basilia Maria de la Blanca Porcel y Guirior, Villalegre eta San Millango markesa izan zen. Ramon Altarriba y Villanueva, Sangarrengo baroia zuen senarra. Zestoako Lasao jauregian bizi ziren, aspaldi Atxega jauregia maizterrei utzita zutela eta.

XIX. mendearen bukaeran hasi eta XX. mendearen erdialdera arte, Usurbilen zituzten etxeak saldu egin zituzten. Atxega jauregia Azkoitiko Carasusanek erosi zuen. Ordurako abandonatua zegoen.

Juan Kruz Agirresarobe aiarra eta bere emaztea Joakina Urkizu Ezeiza errezildarra bizitu ziren maizter 1900etik 1908ra. Aipatutako urte horretan Ibaetako Arroka baserrira aldatu ziren, eta 1910ean berriz, Añorgako Lindaberri baserrira joan ziren bizitzera.

1920an, Erramun Agirresarobe, 1876an jaioa, eta Frantzisko Zubillaga, 1855 urtean jaioa, bizi ziren Atxegan. Beheko solairuan, ordurako ukuilu bihurtua, behiak egoten ziren.

Atxegazarreko semea zen Paulo Gorritik kontatzen du lehenengo solairuan saloi ederra zegoela piano eta guzti: "gu han egoten ginen, mutil koskorrak pianoa jotzen eta jolasten. Esneak gure etxera Erramunek ekartzen zituen, eta gure amak Donostiara eramaten zituen saltzera." Erramunek alde egin zuenean, artzaina etortzen zen Ibindosetik neguan, eta udan ere bai. Lursail handiak zituen Atxegak. Urteekin, borda bihurtu zen jauregia. Gero ijitoak sartu ziren urte askotan, eta etxea abandonatua gelditu zen. Orain dela gutxi eraberritu eta ostatu-jatetxe bihurtu da.

Baserriaren lotutako argazkiak: