Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Elizalde kaskoan aurkitzen da, Kale Nagusian, Erramusenea edo Ortelanonea etxea ondoan duela. Lehengo izena Barrenetxea izan arren, aspaldi, gutxienez XIX. mendearen erdialdetik, Zendoianea izenarekin ezagutzen da etxe hau. Gaur egungo eraikuntza (azalera bera hartzen duten bi etxe dira) 1923an eraiki zen, orube honetan bertan zegoen etxe zaharra botata.

Barrenetxeari buruzko antzinako aipamenak XVI. mendekoak dira. Lope Martinez de Isastik ez du etxe honen izenik aipatzen. Luis Murugarrenek etxe honen lehen erreferentzia 1625ean kokatzen zuen.

Hala ere, badakigu XVI. mendearen erdi aldera Domingo de Barrenechea, Usurbilgo Barrenetxea oinetxeko maiorazko eta jabea, Ana de Lasarte-Amasorrain y Goyaz andrearekin ezkondu zela. Ana de Lasarte Lugarizko (gaur Añorga) Amasorrain oinetxeko alaba zen. Horrela dio Domingo de Lizasok.

1666an, aldiz, Nicolas de Barrenechea zen Usurbilgo alkate; eta 1677an Juanes de Barrenechea izenekoak auzotasuna zuen Usurbilen.

Zendoianeko alde batean, Aizpurua familia bizi da. Etxeko alaba Maritxu Aizpurua, Añorga aldeko Txarrabategierdi baserriko semea zen Bixente Altunarekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba hazi zituzten. Beste aldean, haien osaba Lazaro Maiz bizi zen. Aizpuruatarrak okinak dira bizibidez, eta gaur jarduera honetan jarraitzen dute. Taberna ere aspalditik dago Zendoianean. Bi aldeetan, ukuiluak zeuden lehen, duela 50 bat urte arte; abelburu bat edo bi eta astoa izaten ziren bakoitzean. Alabaina, etxe honek ez dauka lursailik.

Baserriaren lotutako argazkiak: