Iradokizun bat bidali
Hasierara
Kontsultak
Baserriak
A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
1765ean, San Millango markesek zituzten jabegoen artean, "El Molino viejo de Bustinsulo", Bustinzuloko errota alegia, aipatzen da. 1881ean erregistratu zuten errota zaharraren jabeek haren lurretan egin zen "Egusquiza" izeneko baserri berria. 1888an jabeak, Basilia Maria de la Blanca Porcel y Guirior, Villalegre eta San Millango markesak, Frantzisko Sarasua Etxaberi saldu zion Eguzkitza, 37.000 errealetan, hau da, 9.250 pezetatan.
Frantzisko Usurbilgo semea zen, Oagoia baserrikoa. Antza denez, Ameriketan dirua egin, sorterrira itzuli, eta etxea erosi zuen. Erramusenea edo Ortelanonea etxeko alaba Mikaela Pagola Sarasuarekin ezkondu zen, eta zortzi seme-alaba eduki. Familiako bigarren semea, Tomas, gelditu zen etxean. Gainerako senideak kalera ezkondu ziren, nahiz eta apaiz, fraile eta moja ere baziren haien artean. Tomas nagusi gaztea Juliana Bengoetxea Zalduarekin ezkondu zen; Aginagako Goikoetxeko alaba zen. Tomasek, Eguzkitza baserriaren aurrean, "ganadu etxea" edo ukuilu gisa erabiltzeko beste etxe bat eraiki zuen. Tomas eta Julianak ez zuten haurrik izan; semetzako hartu zuten Luis Goenaga Ariztondo Arroagoiko Martizene etxeko semea. 13 urterekin etorri zen, bada, Luix Arroatik, 1945ean. Maria Jesus Martiarena Oiarzabal Donostiako Anoeta baserriko alabarekin ezkondu zen, eta hiru seme-alaba izan zituzten. Eguzkitzan bospasei behi eta idi parea izaten ziren; morroirik ez, baina bai apopilo bat edo bi, adibidez: Michelinen eta Luzuriagan lanean aritzen ziren, eta ezkondu arte Eguzkitzan bizitu ziren, Romualdo eta Joxe Migel Betelu anaia araiztarrak.
1996an kendu zituen behiak Luis Goenagak, eta Eguzkitza urte berean bota zuten.
Baserriaren lotutako argazkiak: