Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Kaleberriko kaskoan, Kale Nagusiaren ertzean aurkitzen da. Gaur, batik bat Ortelanonea esanda ezagutzen da etxe hau.

Joxe Iparragirre eta bere emaztea Maria Angeles Pagola Sarasua bizi dira bertan. Etxearen jabeak dira. Bertakoa zen Antonio Pagolak lauzpabost behi izan ohi zituen. 1965 inguruan kendu zituzten abelburuak. Kale baserri honek baditu bere lurrak, baita erriberak Orbeldin eta Atallun ere, eta mendiak Kaparotz gainean. Etxe honetako alaba bat, Maria Angelesen ahizpa Mikaela, Eguzkitza baserrira ezkondu zen.

Maria Angelesen aitonak Asentxio Pagolak eta amonak, Iñaxi Esnal getariarrak, baratzea lantzen zuten, eta tratu asko eramaten zuten Donostiara, zaldi-karroarekin. Maria Angelesen ama Karmenek jarraitu zuen gurasoen bide bera. Karmenen semea den Luis Gorritik, familiko tradizioa jarraituz, gaur egun, baratzea apartak zaintzen ditu Mazpildegiko lurretan, Atxegalde ondoan.

Baserriaren lotutako argazkiak: