Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Kaleberri edo Elizaldeko kaskoan aurkitzen da, Kale Nagusian, Patrinea etxearen ondoan. Hiru solairuko etxea da, harlanduz eginak ditu bere hegoaldeko aurrealdeak. "Konportto" izenez ezagutzen dute herritarrek, baina Saroe Jauregiko dokumentuetan "Colexio" izenarekin agertzen da. "Comportoenea" berriz, Kolejio eta Arrueneazar etxeen artekoari deitzen zaio.

Ignazio Zaldua bizi zen bertan. Alarguna zen eta bi seme-alaba zituen. Bigarren aldiz ezkondu zen Berastegiko emakume batekin. Bospasei behi edukitzen zituen kale baserri honetan, eta txekor ederrak ere hazten zituen. Oso abere onak omen ziren etxe honetakoak.

Saroe jauregiko lokarrikoa izan da beti etxe hau, eta gaur ere horrelaxe jarraitzen du.

Ignazio maizterra zen Kolejio etxean, eta aipatutako markesaren administradore ere bazen. Ignazio hil zenean, familiak utzi egin zuen etxea.

Kolejio etxe honetako eta Patrinea etxeko kantoian, Patrineko iturria deitzen zena zegoen, eta Kaleberri inguruko behiak bertara ekartzen zituzten ura edatera.

Baserriaren lotutako argazkiak: