Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Elizalderen erdigunetik iparraldera dago, Agerreko mendiaren behean, sakan txiki eta lau batean. "Olarriondo Nuevo" izenarekin agertzen da 1864ko "Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa" zerrendetan.

Alzaga sendia bizi da aspalditik baserri honetan. 1920ko erroldan Frantzisko Alzaga eta Juana Uruezabal senar-emazteak agertzen dira. Joxe, Hilaria eta Maria zituzten seme-alabak. Olarriondoberrin bizi ziren. Duela hainbat urte, baserri jarduera utzi zuten bertakoek, izan ere beren lurretan etxe berriak eraiki ziren, eta jatetxe-taberna bat jarri zuten. Alzaga familiak berak eramaten zuen ostatuaren ustiaketa.

Baserriaren lotutako argazkiak: