Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Olarriondozar, Agerreazpi eta Olarriondoberri artean aurkitzen da. Azken baserri honetatik oso hurbil dago. Olarriondozar baserria berregina izan zen osorik, eta ez du jatorrizko egiturarik.

1413an, "Olarrando" dermioa agertzen da Irurubietako Martin de Achegak emandako testamentu batean.

Lope Martinez de Isastik, 1625ean, "Alarrun" izeneko oinetxea aipatzen du Elizalden. Pentsa liteke Olarriondo etxeaz ari zela.

Luis Murugarren historialariak dioenez, 1639an bada Olarriondo etxearen aipamenik.

1864ko "Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa" delakoan agertzen da "Olarriondo Viejo" izeneko baserria, udaletxetik 1.000 metrora.

Ibargoien familia bizi da baserri honetan. Hemen jaio zen Anttoni Ibargoien Alzaga, Iartzako etxekoandrea.

Angel Ibargoien Maiz etxeko aitona, berriz, Kalezarreko Patronanean jaio zen. Ezkonduta Olarriondozarrean jarri zen bizitzen.

Anttonik Olarriondoberrikoa zuen ama, Dolores Alzaga Uruazabal deitzen zena. Dolores, Angel Ibargoien Maizekin ezkondu zen, eta 13 seme-alaba izan zituzten. Rufino gelditu zen maiorazko etxean, Rosa Esnaola Larbaingo alabarekin ezkonduta, eta lau seme-alaba izan zituzten. Lauzpabost abelburu dituzte etxe honetan. Baina etxe berriak egin behar dituzte Olarriondoko lurretan, denbora epe motzean.

Gaur, baserria bi etxebizitzatan zatitua dago, biak familia berarenak.

Baserriaren lotutako argazkiak: