Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Gaztañaga baserriari erantsia dago etxe hau, eta bi baserrien artean pasabide estali bat dago. Gaztañagak Tolaretxe eta Amarrenea etxeekin batera osatzen duen multzoari, Gaztañaga besterik ez zaio esaten Usurbilen.

Lehen, Gaztañagako etxeorde edo dolarea izan omen zen Tolaretxe. Bertan bizi zen Angel Maiz Alsua, usurbildarra sortzez, Antonia Irazusta Aranzabe emaztearekin. Antonia Orendainen jaioa zen. Ugarte baserrian bizitu ziren maizter, Joxe, Bernarda, Juanita eta Anttoni seme-alabak izan zituzten; Anttoni aingerutxo hil zen. Joxek Tolaretxe erosi egin zuen, eta Maria Labaka Alzaga Urdaiaga Jauregiko alabarekin ezkondu zen.

Bederatzi seme alaba izan zituzten: Manuel, Anttoni, Simona, Ramon, Gregorio, Tomas, Joxe Antonio, Maria Angeles eta Angel. Manuel maiorazkoa zenez, etxean gelditu zen lanean, gurasoei laguntzen. Beste guztiak kalera joan ziren bizitzera.

Tolaretxe jarduera ugarikoa zen: sei edo hamar buru, idi parea, txekorrak, txerriak... sagardoa ere asko egiten zuten, eta baserrian bertan txotxean saltzen zuten. Pitarra berriz, botiletan eramaten zuten kaletarrek. Bi morroi izaten ziren etxean lanean laguntzeko.

Maria etxekoandrea egunero joaten zen zaldi-karroarekin, errepide nagusitik, Irubide eta Añorgatik, Donostiara. Esnea erosle edo hartzailei etxera eramaten zien. Orain dela sei bat urte kendu zituzten azkeneko behiak. Gaur, hogei bat ardi dituzte bazterrak garbi edukitzeko.

Juan Bautista Aginaga Otegi, 1903an jaioa, Tolaretxen bizi zen. EAJko Eusko Gaztedikoa zen. Bere aita Karlos Aginaga, hil eta berehala, preso hartu zuten faxistek. Getariako Meagan fusilatu zuten Aiako beste gizon batekin, 1936ko urriaren 10ean. Hantxe bertan lurperatu zituzten. Hilko zutela jakin zuenean, apaiza eskatu zuen. Bere azken enkargua aitaren hiletak ordaintzeko eskaera izan zen. Faxistek patrikan zeramatzan 600 pezetak kendu zizkioten.

Baserriaren lotutako argazkiak: