Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Kaparotz baserritik Aginagako Goialdera doan herribidearen ondoan, Bordatxo mendipeko lepo batean dago Urkamendi baserria.

Planta karratua duen baserria da, bi solairu eta ganbararekin. Bi ur-isuritako teilatua du, eta lau fatxadak harri eta manposteriaz eginak. Hegoaldeko aurrealde edo fatxada nagusiak, beheko solairuan, hareharrizko harlanduz egindako ate eta leihoak ditu. Lehen solairuak eta ganbarak zurezko bilbapena daukate, eta tarteak manposteriaz itxita. Fatxada honen ezkerraldean, hareharri landuz egindako horma batek mendebaleko haizetik babesten du ataria. Etxearen egitura lau haberen gainean egina dago. Lehen, habe hauek harlanduzkoak ziren, baina aldatu egin zituzten. Lehenengo solairutik gora, kalitatezko zurezko egitura du. Baserria XVIII. mendean eraikia da.

Gaur, Urkamendin Manterola-Arizeta familia bizi da. Laurgaingo Iturraran baserritik etorri ziren, 1957an, hona bizitzera. Aurretik, Urruzmenditarrak bizi ziren. 1920an, Pio Urruzmendi, 1857an jaioa, zen jabea. Manterolatarrek baserria erosi zutenean, kalera bizitzera jaitsi ziren.

Gaur, lau behi daude baserri honetako ukuiluan baina lehen bederatzi edo hamar izaten ziren. Gainera, beti ardiak izan dira, bai Iturraranen baita Urkamendin ere, eta gaur badira 60 ardi etxerako gazta egiteko. Era berean, arkumeak ere beti hazi izan dituzte. Behorrarekin Kaparotzera jaisten ziren esnea esnezaleari emateko, eta astean behin Bretxara autobusez, babarrun, arrautza eta abar saltzera; itzultzerakoan etxerako behar ziren gauzak ekarriz.

1998 arte sagardoa etxeko dolarean egiten zuten.

Baserriaren lotutako argazkiak: