Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Bizkarra baserria eta Kalezarreko kaskoaren artean, hiru ur-isuritako teilatu batek estaltzen zuen baserri handi hau. Baserri honi erantsia, Kaskonea etxea zegoen.

Aizperronea oinetxe zaharraren izena, adineko pertsonek bakarrik ezagutzen dute Usurbilen. Aldiz, gazteagoek Illarramendi deitzen zioten etxe honi. Bai oinetxe zaharra, baita Kaskonea ere, desagertu dira, eta haien orubeetan etxe berriak egin dira.

Etxe honen izenaren aipamenak aspaldikoak dira. Adibidez, 1499an Domingo de Aizperro aipatzen da, Usurbilen egin zen lehenengo erroldan eta 1524an bera izan zen Usurbilgo ordezkari edo prokuradore Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

1642an Isabela de Guilisasti zen baserriaren jabea, eta Batzar Nagusiek aginduta, dukat erdi bat eman zuen erregearentzat. Urte berean, kantitate bera eman zuen Francisco de Azperrok arrazoi beragatik.

1673an Martin de Azperro aipatzen da Zubietako komunitateko batzarkide moduan; beraz, Zubietako baserri bateko jabea eta ordezkaria zen.

Baserriaren lotutako argazkiak: