Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

Ugarte baserritik iparraldera zegoen. 1936ko gerra baino lehen desagertu zen. Dirudienez, urteak pasa zituen utzita. Usaskueaundiko amonak Maria Matista Agirrek kontatzen duenez, bera neska gaztea zela ez zen inor bizi, "frantses batek oiloak edukitzen zituen" dio. Botatako baserriaren lursailetan Troiako Zarauz familiak "Villa Paquita" eraiki zuen 1928 urtean.

Etxe honen erreferentzia edo aipamenik zaharrena 1642koa da. Urte hartan Arponarienea etxeak bi dukat eman zituen erregearentzat Gipuzkoako batzar Nagusiek aginduta.

1864an "Nomenclátor de la provincia de Guipúzcoa" delako zerrendan "Arponari-Mayor" izeneko baserri bat agertzen da, udaletxetik 1.300 metrora zegoena.

Baserriaren lotutako argazkiak: