Iradokizun bat bidali  Hasierara

Kontsultak

Baserriak

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z

XIX. mende erdialdeko planoetan agertzen da Benta, baita 1864ko "Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa" delakoan ere, "Venta-berri" izenarekin, udaletxetik 3.400 metrora kokatua. Zerrenda horretan baserri moduan agertzen da, baina lehenago ostatua izan zela dio: "Esta casa de labor fue en otro tiempo casa-posada por cuya razón conserva aquel nombre." Benta baserri txikia zen, 12 x 9 metrokoa, osorik harriz eta manposteriaz egina. Bi ur-isuritako teilatua zuen.

Dirudienez XVIII. mendearen bukaeran edo XIX.aren hasieran egindako ostatua zen. Bentako alaba den Maritxu Aizpuruak bertan familia "indiano" (bere hitzetan) bat ezagutu zuela kontatzen du, baina beharbada ijitoak izango zirela pentsatzen du. Berak ez zuen taberna edo antzekorik ezagutu, ezta bere gurasoek ere seguru asko. Nonbait, taberna zenean, behin bezero batzuk sartu zirenean, ontziak zikinak edo ondo garbitu gabeak jarri zizkietela eta... "basoak zikinak! Hau benta zikina!" esan, eta horrelaxe hartu zuen Bentazikin izena. Maritxuren hitzetan, oso baserri ederra zen, aberatsa eta erosoa. Garai hartan zortzi edo bederatzi behi eta idi pareak hazteko erraztasun osoa zuten. Etxean beti morroi bat aritzen zen, eta neskamea ere bai, haurrak txikiak ziren bitartean.

Benta Tolosako Leunda familiarena zen, eta bertan maizterrak bizi ziren. Jabeek eta maizterrek sagardotarako sagarra erdi bana izaten zuten. Aizpurua - Larburu sendia zen bertakoa. Joxe Mari Aizpurua Eizagirre 1885 aldera jaio zen Bentan, eta Kontxesi Arana Gerezta tolosarrarekin ezkondu. Sei seme-alaba izan zituzten. Manuel zen zaharrena eta bera gelditu zen etxean. Gazteena, Manuela, Aginagako Mapilera ezkondu zen. Manuel, berriz, Aitzondoko alaba zen Luisa Larburu Esnaolarekin ezkondu, eta hiru seme-alaba izan zituzten: Joxe, Maritxu eta Imanol.

Maritxu Aizpurua oso ongi gogoratzen da bere jaiotetxeaz. Pena galanta hartu zuen Bilbao-Behobia autobidea egiteko etxea bota zuten 1972ko egun haietan Manuel aita alarguna zen baserria bota zutenerako. Gaur, bazter guztiak sasiz beteak daude Benta inguruan. Handik pasatzen denean, Maritxuri tristura handia sortzen zaio ingurua ikustean, "hainbeste lan egin genuen han!" dio.

Baserriaren lotutako argazkiak: